Prentsa deialdia: NANa sortu zeneko 75 urteak ospatzeko erakusketa antolatu dute Vitoria-Gasteizen

13/10/2020

  • EAEko Gobernuaren Ordezkari Denis Itxasok, bihar, asteazkena, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak antolatutako  "NANa eta espainiarrak: 75 urteko historia komuna (1944-2019)" erakusketa inauguratuko du. Arabako Probintzia Artxibo Historikoan ikusi ahal izango da 2020ko azaroaren 15era arte.
  • Erakusketaren aurkezpenean, Itxasorekin batera, José Moisés Pérez Cornejo Euskadiko Poliziaren buru nagusia eta Ana del Val Kulturako Foru diputatua egongo dira.

 

Data:          2020ko urriaren 14a

Ordua:       11:00 (Prentsaurrekoa)

                       19:00 (Erakusketaren inaugurazioa)

Tokia:         Arabako Probintzia Artxibo Historikoa

                       Zumakadi Ibilbidea, 21. Vitoria-Gasteiz.