CDTIk 8 milioi euro baino gehiago bideratu ditu Euskadiko enpresen I+G+b arloko 13 proiektu berritarako

CDTIk 8 milioi euro baino gehiago bideratu ditu Euskadiko enpresen I+G+b arloko 13 proiektu berritarako

07/05/2021

  • Gehienak Industria 4.0ko proiektuak dira, makinak eta erremintak garatzeko eta fabrikazio gehigarria egiteko.

 

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari atxikitako CDTIren Administrazio Kontseiluak 13 I+G+b proiektu berri onartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoan apirilean, 10.358.087 euroko guztizko aurrekontua; hauetatik, 8.061.021 euro jarriko ditu CDTIk. Onartutako 13 proiektuetatik, bi Arabako enpresei dagozkie, zortzi Gipuzkoakoei eta hiru Bizkaikoei.

Espainian, oro har, CDTIren Administrazio Kontseiluak I+G+b arloko 153 proiektu berri onartu ditu, guztira 102,22 milioi euroko aurrekontuaz. Horietatik, CDTIk 77,51 milioi euro jarriko ditu eta 16,78 milioi euroko itzuli beharrik gabeko tartea izango dute.

Euskal Autonomia Erkidegorako onartutako proiektuak Factory Vitoria eta BH Bikes Europe enpresek garatuko dituzte Araban. Zucchetti Software, AZ3-Oeno, Izadi Mecanizados, Talens Systems, Etxe-Tar, Myruns Engineering Sports, Danobat eta Gaindu Gipuzkoan. Eta Wolco, Lentitech eta Berritzen Gainazaleko Akaberak tailerrak Bizkaian. Gehienbat, makinak eta erremintak garatzeko eta fabrikazio gehigarrirako Industria 4.0 proiektuak dira.

Azken bost urteetan (2016-2020), CDTIk I+Gko 873 enpresa-ekimen onartu ditu, egoitza soziala Euskadin duten 513 enpresak sustatuta. Ekimen horiek 618,2 milioi euroko aurrekontua dute eta CDTIk egindako 437,4 milioi euroko ekarpena jaso dute. Horrek esan nahi du urtean ia 90 milioi euro ematen direla CDTI laguntzetan.

Euskal enpresen ekimenen %86 Euskal Autonomia Erkidegoan bertan egiten dira, baina nabargarria den %14 Nafarroan, Madrilen eta beste autonomia erkidego batzuetan egiten dira.

Euskal enpresek proiektuak garatzen dituzten jarduera-eremuak edo sektore-arloak askotarikoak dira eta, era berean, haien partaidetzak CDTI proiektuen tipologia guztiak estaltzen ditu. 2016-2020 aldian laguntzetan eman ziren 437,4 milioi eurotatik, 389 milioi partzialki itzultzeko laguntzak dira eta 48,4 milioi, berriz, diru-laguntzak.