Aplikazio batek herritarrek Gizarte Segurantzarekin gehien eskatzen dituzten izapideak errazten ditu

17/05/2021

  • Denis Itxaso: “Import@ss herritarrekiko harremanetan jauzi kualitatiboa da. Lan-bizitza mugikorretik kontsultatu ahal izango da"

 

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak Import@ss atari berria gaitu du. Tresna berritzailea da administrazio publikoen eremuan, herritarrekin harremanetan jartzeko moduan aurrerapauso handia dena. Aplikazioak datu eguneratuak eskaintzen ditu, hala nola lan-bizitzari buruzkoak, eta 40 izapide egiteko aukera ematen du, etxeko langileen altak eta bajak, alegia. Gizarte Segurantzako zenbakia ere eskura daiteke eta etxeko langileei alta eman. Eta guztia telefono mugikor, tableta edo ordenagailu batetik.

Atari berriak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren eta herritarraren arteko harremana erabat aldatzea ekarriko du, Denis Itxaso EAEko Espainiako Gobernuaren ordezkariaren arabera. "Import@ss erabiltzaile guztientzako aplikazio erraza da. Herritarrek Gizarte Segurantzarekin gehien eskatzen dituzten izapideak errazten ditu, adibidez, lan-bizitza mugikorretik kontsultatzea. Tresna berri horrekin, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eskaintzen duen online zerbitzua biziberritu eta modernizatu egiten du, herritarren sarbide-erreferentzia bihur dadin".

Bestalde, Amaia Palacios Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren autonomia erkidegoko arduradunak azpimarratu duenez, "hiritarra erdigunean kokatu duen proiektua da, prestazio digitalez espresuki beraientzat, haiei entzunez eta prozesu horien oztopoak ezabatzeko azken emaitza haiekin batera aztertuz".

 

Sarbide publikoa eta eremu pertsonala

Webgune berria bi zati bereiziz antolatu da: orrialde nagusia edo sarbide publikokoa eta eremu pertsonala. Arlo publikoan edozein izapide edo kudeaketa egiteko behar den informazio guztia dago, edozein herritarrek ulertzeko moduko hizkera hurbilean. Lau kategoria handitan antolatzen da: lan-bizitza eta txostenak; altak, bajak eta aldaketak; ordainketen eta zorren kontsulta, eta aldaketak.

Arlo pertsonalean, gaitutako egiaztagiri-bitartekoez sartu ondoren (SMS, Cl@ve edo ziurtagiri digitalaren bidez), herritarrak berehala bistaratzen ditu bere datu guztiak, egungo lan-egoerak, Gizarte Segurantzako lan-bizitza eta egoera espezifikoak, bai langilea bada, bai etxeko enplegatzailea bada.

 

Arreta berezia etxeko langile eta enplegatzaileei

Familiaren etxean lan egiten duten edo lan ematen duten pertsonek Gizarte Segurantzaren esparruan dituzten ezaugarri bereziak direla eta, Import@ass diseinatzean oso kontuan hartu dira haien hizkuntza, galderen formulazioa eta mezuak. Gainera, etxeko langile bati alta ematean ordainduko litzatekeen hileko kuota kalkulatzen duen simulagailu bat ere sartu da, soilik adieraziz alta nork egingo duen, lanaldiaren datuak eta hileko soldata gehi aparteko ordainsariak, halakorik badago.