Denis Itxaso: “Ez da Europako funtsen kudeaketan mesfidantza sortzeko unea Euskadi pole position dagoelako"

16/07/2021

  • Denis Itxaso EAEko Gobernuaren Ordezkariak gogoratu du funtsak eskuratzeko "urrezko araua" norgehiagokako aldiberekotasuna dela, deialdi publiko eta gardenetan oinarrituta eta Europar Batasunak inspiratuta.
  • "Gobernuak bultzatzen duen aldaketak ekonomia lehiakorrago eta erresilienteago batera eramango gaitu, balio erantsi handiagoko enplegu eta produktuekin"

 

MUTUALIAren Ohiko Batzar Orokorrean parte hartu du gaur goizean, gonbidatu gisa, konpainia honek Vitoria-Gasteizen duen Konponbide Handiko Ospitalean. Batzarraren ondoren, Urtsa Errazti MUTUALIAko presidenteak eta Marta Barredo presidenteordeak ordezkariarekin hitz egin zuten 'Mutualia Elkarrizketak' formatuan. Denis Itxasok, orduan, Espainiako ekonomiaren etorkizunerako, oro har, eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegokorako Europar Batasunak, Next Generation funtsen bidez, abian jarritako finantzaketa-lerroek irekitzen duten eszenatokia marraztu zuen.

Next Generation funtsek 140.000 milioi euro mobilizatuko dituzte Espainiarentzat. Europako Batzordeak Berreskuratze-, Eraldatze- eta Erresilientzia-plana babestu du dagoeneko, eta, horri esker, Europar Batasunak 69.500 milioi euro jarriko ditu diru-laguntzetan 2021-2026 aldian, Berreskuratze- eta Erresilientzia-mekanismoaren esparruan. Ordezkariak azpimarratu du EAEko ekonomia- eta industria-sarea "pole position" dagoela funtsak lortzeko. "Euskal enpresen proiektuak heldu  daude eta denboran zehar gauza daitezke. Industria aspalditik ari da eraldaketa digitaleko eta trantsizio ekologikoko bektoreetan lanean.  Makina-erreminta, automobilgintzaren sektorea, biomedikuntza, aeronautika, energia berdea sortzea, potentziako elektronika, deskarbonizazioa, mugikortasun elektrikoa eta abarren kasua da.  Bektore horietan oso ondo lerrokatuta dauden proiektu exekutagarriak dituzten sektoreak dira eta norgehiagoka aldiberekotasun-erregimen batean posizio ezin hobean egongo dira".

Laguntza-eredu horren interesgarriena, gaineratu zuenez, neurri handi batean PERTEek (ekonomia berreskuratzeko eta eraldatzeko proiektu estrategikoak) antolatuko dutela da. "Lehenengoa auto elektrikokoa izan da. Automobilgintzaren sektoreak, Euskal Autonomia Erkidegoan hain errotuta dagoenak, eraldaketa digitalaren eta trantsizio ekologikoaren jauzia behar du sektore horri eusteko. PERTE paradigma berria marrazten ari da dagoeneko, balio-kate osoaren azterketa integrala eginez osatzen duten pieza guztiek jauzi kualitatibo hori egin dezaten lehiakortasunari eta erresukebtzuari dagokienez".

Norgehiagokako aldiberekotasuna 

Itxasoren ustez, "hezkuntza eta prestakuntza" dira, baliabide ekonomikoez gain, eredu ekonomikoan jauzi egiteko funtsezko faktoreak. Zenbat eta lerrokatuago egon prestakuntza-ibilbideak etorkizuneko industriak sortzen dituen behar berrietara, orduan eta lehiakorragoa izango dugu ekonomia, gero eta globalizatuagoak diren merkatuen aurrean ".

Ordezkariak Europako funtsak eskuratzeko "urrezko araua norgehiagoka aldiberekotasuna" dela gogorarazi du ere bai. "Ez da momentua eta arrazoirik ere ez dago kudeaketan mesfidantza sortzeko. NextGenerationEU programaren tramitazioko kogobernantzak kontu-sailen %50 inguru erkidegoetako gobernuek kudeatuko dituztela ahalbidetuko du. Europar Batasunak berak dagoeneko azaldu du nola banatu behar den dirua,  deialdi publiko eta gardenen bidez. Ez dago mesfidantzarik izateko arrazoirik eta, hain zuzen ere, euskal enpresa-sarea da hobekien ulertzen duena Espainiako Gobernuak Plana diseinatzeko erabili duen ikuspegi integrala".

Ildo horretan, Gobernu zentralaren eta autonomia-erkidegoen artean sektorekako batzarrak egiten ari direla azpimarratu zuen, "non prozesu guztia modu egokian egituratzen eta adosten ari den, baliabide horien eraginkortasunera eta aprobetxamendu hobeagora bideratutako paper-banaketaz".