Denis Itxaso: “Trena garraiobiderik eraginkorrena da emisioei eta bizi-zikloari dagokienez. Eta hala izaten jarraituko du hamarkada askotan”

Denis Itxaso: “Trena garraiobiderik eraginkorrena da emisioei eta bizi-zikloari dagokienez. Eta hala izaten jarraituko du hamarkada askotan”

04/09/2021

  • Gaur Espainiako eta Frantziako gobernuek, Europako Batzordearekin elkarlanean, Connecting Europe Express-en Hendaiako geldialdia antolatu dute. EBko trenak kontinenteko 100 hiri baino gehiago zeharkatuko ditu, konektibitate-ikur gisa.
  • Gobernuaren ordezkariak nabarmendu du ospakizun hau “une egokia dela  mugaz gaindiko lurraldeen arteko batasunaren Europako proiektua aldarrikatzeko, mugikortasun iraunkorrago baten aldeko anbizio kolektiboa aldarrikatzeko, eta gogorarazteko oraindik lan asko dagoela egiteko trena europarren garraio aukera gogokoena izateko”

 

Gaur, Denis Itxaso, Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariak; Mathieu Bergé, Akitania Berriko eskualdeko kontseilaria eta Mugaz Gaindiko Lankidetza eta Euroeskualdeko ordezkariak; eta Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak, beste agintari batzuekin batera,  Hendaian parte hartu dute, Connecting Europe Express-ek Hendaian egin duen geldialdia dela eta Espainiako eta Frantziako gobernuek Europako Batzordearekin elkarlanean antolatutako ekitaldian.

2021ean Europar Batasunak  Trenbidearen Urtea ospatzen du trenbideak pertsonak eta enpresak konektatzeko duen boterea erakusteko. EBren helburua da bere onurei buruzko kontzientzia publikoa sortzea eta, aldi berean, gainditu behar diren erronkak nabarmentzea. Helburuen artean ere dago,  azpiegitura-mota horien plangintzak eta beren finantzaketa iraunkorrak duen garrantzia azpimarratzea.

Ekitaldian, Hendaiako tren-geltokian egin dena, Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariak, Denis Itxasok, bere hitzaldiari hasiera eman dio gogoratuz trenbideak  Europan  industrializazioaren ondorioz sortutako eredu ekonomikoaren antolaketan izandako  zeregin garrantzitsua  eta Euskadi ez zela zeregin horretatik kanpo geratu.  “Gaur, 150 urte baino gehiago igaro ondoren” –nabarmendu du Itxasok-, “trenbidea inoiz baino gehiago behar dugu. Energiaren ikuspegitik, beste garraiobide batzuk baino askoz eraginkorragoa da. Bere karbono-aztarna nabarmen txikiagoa da, eta bere eraginkortasuna, bidaiariak eta salgaiak eskala handian garraiatzeko gaitasunaren ondorio da, neurri handi batean energia elektrikoa erabiltzen duten unitateekin”.

Zentzu honetan, Itxasok azpimarratu du “Europan, trenbideak bidaiarien garraioaren %7,6 eta salgaien garraioaren %17,6 adierazten duela, baina berotegi-efektuko gasen isurketen % 0,4 baino ez duela sortzen”.

Trenbidea mugikortasunaren bizkarrezurra bihurtzen den heinean –adierazi du Ordezkariak-, bere ahalmena hobetu egingo da, sare eta azpiegitura berriak egongo baitira gero eta handiagoa den eskaerari erantzuteko. Eta eskaintza horretan sartzen da datozen urteetan Abiadura Handia Euskadira eta mugara iristea. Espainiako Gobernuak datozen belaunaldientzat euskal lurrean finantzatutako azpiegiturarik handiena da. Estatuak Euskadin egin duen inbertsiorik handiena, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, enpresa honekiko lankidetza eta konpromiso leiala erakutsi duelarik beti”. 

 

100 hiri baino gehiago 26 herrialdetan

Connecting Europe Express trena ospakizun honen intsignia eta konektibitatearen sinboloa da, kontinentea Lisboatik Bukarestera eta Berlindik Parisera zeharkatuko baitu. Trena  Lisboatik abiatu zen irailaren 2an, eta, Portugalen eta atzo Medina del Campon eta Madrilen geldialdi batzuk egin ondoren gaur, larunbata, Hendaian gelditu da berriro (Irunen zenbait agintari hartu ondoren).

2021eko Trenbidearen  Europako Urtean zehar hainbat jarduera garatzen ari dira, hala nola hitzaldiak, azterlanak, erakusketak eta lehiaketak. Jarduerak Europa osoan egiten dira.

Connecting Europe Express-ek –geldialdiak 26 herrialdetako 100 hiritan baino gehiagotan egingo dituenak- Europako Batasuneko Kontseiluko lehendakaritza portugaldarra, eslovakiarra eta frantsesa elkartuko ditu, urriaren 7an Parisera heltzen denean. Proiektua ahalegin berezia da, CER, operadoreak, azpiegitura-administratzaileak eta tokiko, Estatuko eta Europako beste bazkide asko inplikatzen dituena.

Connecting Europe Express-ek hiru tren mota erabililko ditu EBn erabiltzen diren trenbide-zabaleretara egokitzeko: Portugalen eta Espainian iberiar zabalerako bat ibiliko da, baltiar zabalerako bat  Baltikoan, Estonian, Letonian eta Lituanian, eta zabalera estandarreko beste bat bidaiaren gainerako aldeetan. Horrela agerian geratuko da EBko trenbide-sarearen zati batzuen arteko elkarreragingarritasun falta, eta, aldi berean, trenbide-sektoreko operadoreen arteko lankidetza bikaina ere erakutsiko da.