Gobernuaren Ordezkaritzak gaurtik aurrera 706.000 maskara banatuko ditu euskal udal eta gizarte-erakundeentzat

21/09/2020

  • 562.000 maskara helaraziko zaizkie EAEko udalei eta 144.000 Gurutze Gorriari, Caritasi eta Edekari
  • Denis Itxaso: “Funtsezkoa da udalek eta toki-erakundeek parte-hartze aktiboa izatea osasun publikoaren sustapenean eta babesean, bai eta funtsezkoa ere bada gizarte-erakundeena osasun-material hori behar handiena duten familiei helarazteko”

 

Gobernuak gaur astelehenetik aurrera 706.000 maskara banatuko ditu EAEn, Gobernuaren Ordezkaritzak eta Arabako, Gipuzkoako zein Bizkaiko Ordezkariordetzek koordinatutako jarduera batean: 108.000 maskara Araban, 366.000 maskara Bizkaian eta 232.000 maskara Gipuzkoan.


Maskara guztietatik, 562.000 euskal udalentzat izango dira eta Gobernuaren hiru Ordezkariordetzetatik banatuak izango dira. Horren harira, EAEko Gobernuaren   Ordezkaritzak udalei helarazi nahi die maskara horiek egoera ahulenean eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko erabili ahal izateko iradokizuna, bai eta arlo sozio-sanitarioko eta segurtasuneko langile eta zerbitzari publikoei laguntzeko ere. Bestalde, 144.000 (erakunde bakoitzari 48.000) Gurutze Gorriari, Caritasi eta Edekari emango zaizkie, eta horiek, era berean, behar handiena duten kolektiboen artean banatuko dituzte. Helburua da toki-erakundeei eta behar handiena duten familiei laguntzea, ikasturtearen inaugurazioarekin batera.

 

EAEko Gobernuaren Ordezkariak, Denis Itxasok nabarmendu eta baloratzen du nola "pandemia hasi zenetik, udalek herritarrei informazioa eman dieten, prebentzio-neurriak betetzea erraztuz eta, oso modu garrantzitsuan, pertsona ahulenei krisiaren ondorio sozialei aurre egiten lagunduz. Fase honetan ere, beren zeregina izurritea zaintzeko eta kontrolatzeko funtsezkoa da. Horregatik, oso garrantzitsua da administrazio guztiekiko elkarrizketa indartzea eta estutzea  birusarekiko koordinazioa eta erantzuna hobetzeko. Gainera, krisi honen ondorioak gehien pairatzen dituenari laguntzeko Gurutze Gorri, Caritas eta Edekaren lankidetzak gure esker ona merezi du".


Gaurtik aurrera, halaber, Gobernuak 15 milioi maskara banatuko ditu Espainia osoan, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren (FEMP) eta erakunde sozialen bidez. Zehazki, Gobernuaren Ordezkaritzek eta Ordezkariordetzek 11.998.000 maskara banatuko dizkiete udalei. Gainerakoak Gurutze Gorrian, Caritasen eta Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordean (CERMI) banatuko dira.

Material sanitarioaren banaketa berria iragartzea gertatu zen joan den asteazkenean Salvador Illa Osasun ministroak eta Carolina Darias Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroak FEMPeko ordezkariekin izandako bileraren ostean.


Toki-erakundeekiko koordinazioa indartzea pasa den irailaren 9an Osasun Sistema Nazionalaren (OSN) Lurralde arteko Kontseiluan Autonomia Erkidegoek adostutako osasun publikoko jarduera koordinatuen sortan jasotako lau neurrietako bat da.


Joan den apirilaz geroztik EAEko Gobernuaren Ordezkaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ordezkariordetzek beste hiru dispositibo egin dituzte garraio-nodo nagusietan maskarak banatzeko, Erkidegoko udalentzat eta gizarte-erakundeentzat, guztira 1.320.500 unitate banatuz.