Euskal museo eta jaialdi zuzendariek zein kultur guneetako arduradunek Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa bisitatu dute lankidetza-bideak bilatzeko

Euskal museo eta jaialdi zuzendariek zein kultur guneetako arduradunek Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa bisitatu dute lankidetza-bideak bilatzeko

17/05/2021

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Ordezkaritzak bultzatu du bisita, Oroimenezko Zentroa euskal kultur zirkuituan eta panoraman txertatzeko

 

Euskal museo, jaialdi eta kultur guneetako zuzendariek Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa bisitatu dute Vitoria-Gasteizen, edukiak bertatik bertara ezagutzeko eta, batez ere, etorkizuneko lankidetza probetxugarria ekarriko duten lankidetza-bideak bilatzeko. Bisita EAEko Gobernuaren Ordezkaritzak bultzatu du, saiatuz "kultura gune berri honen interakzio-eremu naturala izan dadin, artearen eta ondarearen bidez bere balioak zabaldu ahal izateko", Denis Itxaso Ordezkariak adierazi duenez.

Oroimenezko Zentroaren helburua da terrorismoaren biktimek gorpuzten dituzten balio demokratiko eta etikoak babestea eta zabaltzea, biktimen memoria kolektiboa eraikitzea eta herritar guztiak kontzientziatzea, askatasuna eta giza eskubideak defendatzeko eta terrorismoaren aurka egiteko. Itxasoren ustez, Zentroa "kultur gune bizia" izan behar du eta, diziplina artistiko ezberdinen bidez, "biktimei buruzko edukiak herritar guztiei eta kultur produktuak kontsumitzera ohituta dauden biztanleria-sektore zabalei" helaraztea.

"Horretarako", gaineratu du Ordezkariak, "Funtsezkoa da Oroimenezko Zentroa aliantzak ehuntzea eta ohiko lankidetzako harremana ezartzea mota guztietako kultur zentro, museo, artxibo, ondare zentro eta jaialdiekin". Ildo horretan, bilerak Zentroaren edukiak ezagutarazteko balio izan du, lankidetzarako bideak irekitzeko eta zentro hori euskal kultur zirkuituan eta panoraman txertatzeko "Oroimenezko Zentroak", Itxasok azpimarratu du, "kultur gune bizi bihurtu behar du, programazio erakargarria izango duena. Euskadiko gainerako kultura- eta sormen-sarearekin lankidetza-kanalak diseinatzeko leku ezin hobea ".