Nadia Calviño presidenteordea 'txapeldun ezkutuak' liderrak diren euskal enpresetako ordezkariekin bildu da Europako funtsen berri emateko

Nadia Calviño presidenteordea 'txapeldun ezkutuak' liderrak diren euskal enpresetako ordezkariekin bildu da Europako funtsen berri emateko

22/03/2021

  • EAEko Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak antolatutako bileran, presidenteordeak enpresa horieikiko babesa adierazi du, hain zuzen ere, tokiko sustraiak, espezializazioa eta nazioarteko merkatuetan presentzia handia baituzte ezaugarri.

 

Gaur,  Bilbon, Nadia Calviño hirugarren presidenteorde eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako ministroa, Denis Itxaso EAEko Espainiako Gobernuaren Ordezkariarekin batera, nazioarteko merkatu nitxoetan liderrak diren euskal enpresen ordezkariekin bildu da. Espezializazio oso nabarmeneko enpresa txiki eta ertainak dira, oso negozio zehatzetan dihardutenak eta nazioartean erreferente bihurtu direnak. Lagunartean, era honetako enpresei 'ezkutuko txapeldunak' ere esaten zaie. Euskadiko Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak hirugarren presidenteordearen eta 'ezkutuko txapeldunen' arteko bilera hau antolatu du, konpainia horietako ordezkariek datozen urteetan 140.000 milioi euro mugiaraziko dituen Errekuperazio, Eraldaketa eta Erauzketa Plan Nazionala bertatik bertara ezagutu ahal izanez

Enpresa mota horiek tokiko sustraiak dituzte ezaugarri eta nazioarteko merkatuetan presentzia anitza dute, salmenten %50a, gutxienez, horietara bideratzen baitute.

Presidenteordearekin izandako bileran, honako enpresa hauek egon ziren:

Arteche

Familia-enpresa globala da, nazioarteko erreferentea neurketa-transformadoreen diseinuan, fabrikazioan, integrazioan eta merkaturatzean.

Biolan Microsensores

Oinarri bioteknologikoko konpainia da eta erreferentzia bihurtu da nekazaritzako elikagaien sektoreari aplikatutako teknologia analitikoan, elikagaien kalitatea eta segurtasuna kontrolatzeko Biosentsoreak garatuz.

Vicinay

Familia enpresa hau munduko liderra da kateetan eta ainguratzeko beste irtenbide batzuetan itsas eta offshore munduko ingenio flotatzaileentzat.

HINE

Sistema hidraulikoen, osagai hidraulikoen eta hozte-sistemen liderra industria-enpresentzat eta energia berriztagarriak sortzen dituztenentzat.

Angulas Aguinaga

Elikadura-enpresa liderra, merkatua irauli zuena gula sortuz. Euskal Autonomia Erkidegoko elikaduraren I+G arloko lehen unitatea dauka eta haren berrikuntza-zentro nagusia da.

BuntPlanet

Uraren prozesuak kudeatzean eta ondoren Big data, Cloud computing, analitika aurreratua, analisi prediktiboa eta machine learning sistemen bidez tratatzean sortzen diren datu kopuru handiari buruzko informazio baliotsua ateratzen liderra

ZUNIBAL

Liderra itsas sektorean aplikatzeko produktu eta zerbitzu elektronikoetan, batez ere atuna arrantzatzeko buietan, ikerketa eta diseinu propioetan oinarrituta.

Salto Systems

Erabilerrazak eta eraginkorrak diren sarbideak kontrolatzeko sistemetako liderra. Erabiltzaileei aukera ematen diete sarbide-behar guztiak kontrolatzeko eta ate guztiak ziurtatzeko, zailtasun gehigarririk gabe eta kostu handirik gabe.

Ramondin

Aitzindaria produktu berrien garapenean, kapsulak egiteko lehengai berrien aplikazioan. Ardo-botilentzako kapsulen munduko merkatuan liderra da.

Ega Master

Premium tresna industrialaren fabrikatzailea industria aurreratuenentzat. Konponbide integral osoa  eskaintzen du, etengabeko berrikuntzaren bidez enpresetan segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzen laguntzen duena.

Lantek

Txapazko metalezko piezak, hodiak eta profilak ekoizten dituzten enpresentzako prozesuen digitalizazioaren lider globala.