Euskadik Gobernuaren eskutik 46,6 milioi euro jasoko ditu Covid-19ak eragindako garraio publikoaren diru-sarreren murrizketa konpentsatzeko

09/06/2021

Pandemiaren auka borrokatzeko neurriak

  • Arau orokor gisa, erakunde onuradunek 2019an beren garraio-sistema publikoek tarifetan edo prezio publikoetan izan zituzten diru-sarreren %40 jasoko dute, pandemiaren eragina proportzio horretan zifratzen delako

 

Euskal Autonomia Erkidegoak 46,6 milioi euro jasoko ditu Gobernuaren eskutik, 2020an Covid-19k eragindako mugimenduen murrizketaren ondorioz Toki-erakundeen garraio publikoko zerbitzuek izandako diru-sarreren murrizketa konpentsatzeko. Ministroen Kontseiluak, Ogasun Ministerioak eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak proposatuta, titularrak diren garraio publikoak dituzten Espainia osoko 273 Toki-erakunderentzat 433,9 milioi euroko diru-laguntza onartu zuen joan den asteartean, murrizketa hori konpentsatzeko. Erakunde horiek Ogasun Ministerioak eskatutako informazioa bidali dute azken asteetan eta laguntza jasotzeko ezarritako baldintzak betetzen dituzte. Helburua garraio publikoko zerbitzuak babestea, zerbitzu horiek ematen direla bermatzea eta Covid-19ren krisiaren ondorioak arintzea da.

Denis Itxaso EAEko Gobernuaren Ordezkariak adierazi duenez, laguntza horiek "garraio publikoko zerbitzuak eskaintzen dituzten udal eta aldundientzako arnasbidea dira. Iaz zerbitzuaren eskaria nabar murriztu zen, baina, hala eta guztiz ere, zerbitzuak bere horretan jarraitu zuen. Orain, Toki-erakundeek diru-sarrerak berreskuratzea eta osasun-krisiak eragindako gain-kostuak arintzea da helburua ".

Gobernuak, aurreko ekitaldian Kongresuaren bermea lortu ez zuen udalen aldeko neurriak jasotzen zituen Errege Lege Dekretu batean (abuztuaren 4ko 27/2020 Errege Lege Dekretua), jada planteatu zuen garraio publikoko zerbitzuen diru-sarreren murrizketa konpentsatzeko funts bat, 275 milioi euroko hasierako bolumenaz. Urte honen hasieran, Exekutiboak berriro ekin zion plan horri, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioak eta Ogasun Ministerioak batera lan eginez, aurreikusitako zuzkidura eta hura zehazten zuten irizpideak berrikusiz, 2020ko azken faseko pandemiaren eta mugikortasunaren bilakaera kontuan har zedin.

Hala, Ogasuneko Estatu Idazkaritzak, 2021eko martxoaren 9ko Ebazpenaren bidez, Toki-erakundeek garraio publikoko zerbitzua emateari buruzko informazioa emateari buruzko jarraibideak eman zituen, datu horiek guztiak konpentsazio diru-laguntza bat emateko oinarri izan zitezen.

 

2019 2019ko tarifengatiko diru-sarreren %40ko konpentsazio orokorra

Toki-erakundeek beren garraio-zerbitzu publikoei buruz eman ahal izan zuten informazioa 2019koa zen, pandemiaren aurre-aurreko ekitaldikoa, eta erreferentzia-urtetzat hartzen da. Hortik aurrera, garraio publikoko zerbitzuak ematen dituzten Toki-erakunde bakoitzari dagokion diru-laguntza 2019an tarifak edo prezio publikoak aplikatzetik lortutako diru-sarreren proportzioan ezartzen da.

Zehazki, pandemiaren eta osasun-krisiaren eragina diru-sarrera horien %40ren baliokidea dela kalkulatu da. Beraz, hori da, oro har, diru-laguntza konpentsatuko duen proportzioa. Onartutako diru-laguntza, salbuespenezkoa, 2021eko Estatuko Aurrekontu Orokorretako gastuen egoeraren kontura izango da.

 

Toki-erakundeentzako betekizunak

Laguntza horiek ezohikoak dira eta zuzenean ematen zaizkie hiri barruko eta hiriarteko garraio publikoko zerbitzuak eman ohi dituzten Toki-erakundeei, kudeaketa-modalitatea edozein dela ere. Horrela, garraio publikoaren zerbitzua zeharkako kudeaketa-sistema baten bidez eman duten erakundeen kasuan, jasotzen dituzten estatuko diru-laguntzak zerbitzuaren kontratistari edo erakunde emakidadunari konpentsatzera bideratu behar izango dituzte Covid-19k eskaria murriztearen ondorioz izandako diru-sarreren beherakadagatik, lehenago konpentsatu ez bada.

Laguntza zuzen horien onuradun izateko, Toki-erakundeek, informazioa bidaltzeaz edo datuen balizko igorpen osatugabea zuzentzeko bidalitako errekerimenduei erantzuteaz gain, hainbat baldintza bete behar dituzte:

- Bere titulartasuneko garraio publikoko zerbitzuak ematea, edozein kudeaketa-modalitateren bidez, eta diru-sarreren beherakada pairatu izatea Covid-19k eragindako krisiaren ondorioz.

- Zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta diru-laguntzak itzultzekoak egunean izatea.

- Ebazpen irmo baten bidez diru-laguntzak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea.

- Diru-laguntzak gainbegiratzeko, jarraipena egiteko eta kontrolatzeko araudia betetzea, bai eta organo eskudunek eskatutako informazio guztia ematea ere.

 

Neurri hau udalei onura ekarri dieten beste batzuei gehitzen zaie, hala nola zerga-arauak etetea, diruzaintzako geldikinak edo Aurrekontuetan sartutako baliabideak erabiltzea ahalbidetzen diena. Gainera, Estatuko zergen duen partaidetzaren kontura eguneratzeaz, 2020an baino %3 gehiago jasoko dute.

 

TOKI-ERAKUNDEAK

Emandako diru-laguntza

Arrasate

41.266,11

Barakaldo

171.115,30

Bermeo

8.624,11

Bilbo

4.522.062

Arabako Foru Aldundia

2.623.426,58

Bizkaiko Foru Aldundia

13.455.547,69

Gipuzkoako Foru Aldundia

13.881.075,12

Donostia

8.300.099,60

Errenteria

161.238,83

Etxebarri

73.455,56

Irun

464.048,04

Leioa

26.240,02

Vitoria-Gasteiz

2.844.271,24

Zarautz

33,723,53