Euskadik dagoeneko 60 errefuxiatu afganiar hartzen ditu Espainiako Gobernuak finantzatzen dituen baliabideetan

Euskadik dagoeneko 60 errefuxiatu afganiar hartzen ditu Espainiako Gobernuak finantzatzen dituen baliabideetan

26/08/2021

  • Denis Itxaso: "Beste behin ere, Euskadik bere muskulu solidarioa erakutsi ahal izango du, bai eta erregimen autoritarioetatik ihes egiten ari diren pertsonak hartzeko zein integratzeko gaitasuna ere"

 

Euskadik 60 errefuxiatu afganiar hartzen ditu une honetan, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak finantzatutako baliabideetan. Errefuxiatu horiek Torrejon de Ardozeko (Madril) aireportuan jarritako base logistikotik bidali dituzte Euskadira, Kabuletik helduta eta talibanek hiriburua hartu ondoren Espainiako Gobernuak ezarritako baliabideekin ekarrita. Gobernuak errefuxiatuak autonomia erkidegoen artean banatzen ditu, lehenik eta behin familien beharrei erantzunez. Torrejón de Ardoz-era iristen direnetik harrera-lekuan kokatzen diren arte, batez beste, 31 ordu igarotzen dira.

Euskadin geratuko diren errefuxiatuak euskal geografian barreiatuta dauden bost elkarte eta GKEen baliabideen artean banatzen dira. Comisión Española de Ayuda al Refugiado, Espainiako Gurutze Gorria, ACCEM, Diaconía eta  Movimiento por la Paz, el Desarme y la Libertad dira erakunde horiek. Lurraldeka, Araban 23 errefuxiatu daude, 24 Bizkaian eta 13 Gipuzkoan.

Espainiako Gobernuak kudeatutako eta koordinatutako dispositiboak datozen egunetan Afganistango errefuxiatuen etorrerak aurrera egiten jarraitutzea ahalbidetuko du. Denis Itxaso EAEko Espainiako Gobernuaren ordezkariak azpimarratu du Gobernua Afganistango errefuxiatuak babesteko egiten ari den lana eta euskal gizartearen elkartasuna errefuxiatuak hartzeko orduan. "Beste behin ere, daukan elkartasunezko giharra zeinen indartsua den erakusteko aukera izango du Euskadik, bai eta erregimen autoritarioetatik ihes egiten ari diren pertsonak hartzeko zein integratzeko gaitasuna ere".

"Nazioarteko babesa eskatu duten familia osoei buruz hitz egiten ari gara", gaineratu du ordezkariak. Horregatik, Gobernuaren Ordezkaritzatik dei egiten diegu GKEei eta komunikabideei ez dezaten publikoki ezagutzera eman, ahal den neurrian, familia horiek dauden lekua, haien segurtasuna bermatzeko asmoz".

Gaur egun, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak asilo-eskatzaileentzat 515 plaza finantzatzen ditu Comisión Española de Ayuda al Refugiado-n, Espainiako Gurutze Gorrian, ACCEM-en, Diaconía-n y Movimiento por la Paz, el Desarme y la Libertad-en. Afganistango krisia gertatu arte, 170 inguru geratzen ziren libre.