Paseo de la Castellana

Jauregiaren historia

Paseo de Castellana, 3 - Sede Principal

Ignacio de Figueroa jauna, Villamejor-eko markesa, 1885ean Madrileko zona zaharrean bizi zen, etxetzar handi batean, Progreso plazatik hurbil, Barrio Nuevo 12 kale zaharrean, hots, egun Conde de Romanones deitzen denean. Gortean finkatutako beste noble askoren antzera, Zabalgunera bizitzera joatea erabaki zuen, eta Paseo de la Castellana hautatu zuen, zonarik pribilegiatuena; zona horretan, lursailek balio handiagoa hartu zuten, eta komunikazio onak zituzten zentroarekin zein hipodromoarekin. Panorama Nazionala zegoen lursaila eskuratu zuen, enkante publikora atera baitzuten, ikuskizunak arrakastarik ez izatean porrot egiteagatik.

1885. urteko irailean, eraikuntza berria markatzeko eskaera egin zuen. Hilabete bat beranduago, Enrique Sánchez y Rodríguez udal arkitektoak eraikina kokatzeko alineazioak eta sestrak markatu zituen, baina eraikitzeko lizentzia handik bi urtera eskatu zuten.

Paseo de Castellana, 3 - Sede Principal

Udalean aurkeztutako etxe-jauregi proiektua Jose Purkiss-ek sinatua dago, zuzendaritza fakultatiboaz arduratzeko, nahiz eta obretako maisua izan. Eraikinak hiru fatxada ditu: nagusia pasealekutik atzerago jarrita, gurdiek pasatzeko lekua izan dezaten; bigarrena, Alcala Galiano aldera begira dago; eta, hirugarrenak jauregiaren eta Ametller hotelaren arteko pasabide librea du sotoko garaje aldera.

Azpi guztian sotoa du, behe solairua kaleko sestratik atzerago jarria, sarreran harmailadiarekin; eta, gero, solairu nagusia, bigarren solairua eta teilatupea.

Lurrak kentzen eta gurdiak pasatzen urte bereko apirilean hasi ziren, eta, hori amaitzean, jauregia eraikitzen hasi ziren; 1893. urteko abenduan amaitu zuten.

Paseo de Castellana, 3 - Sede Principal

Orain arte, eraikuntza Jose Purkiss obra-maisuari esleitzen zaio, eta arrazoiarekin; izan ere, Madrilgo Artxiboan dauden planoetan haren sinadura agertzen da. Dena den, Luis Mª Cabello Lapiedrak eraikinaren amaierako ziurtagiria ematerakoan honela dio hitzez hitz: "... eraikinaren obrak proiektatu eta zuzendu dituzte hurrenez hurren Jose Purkiss obra-maisuak eta Pascual Herraiz arkitektoak…".

Bien obrak eta marrazkiak aztertzerakoan, ikusi da ziur aski Herraiz izango zela egilea, denboraldi horretako haren lanetan jarraipen-ildo garbia ikusten baita.

Paseo de Castellana, 3 - Sede Principal

Hala ere, eraikitzeko lizentzia eskatzeko unean oraindik arkitekto titulua ofizialki eskuratu gabe zuenez, Villamejor-eko Markesak Puskiss jaunarena joko zuen planoak aurkezteko eta eraikuntzan esku hartzeko. Bada ondorio hori berresten duen beste gertaera bat ere: "Pascual Herraiz Ignacio de Figueroaren arkitektoa izan zen, harik eta azken hori hil arte”, esaten du Vicente García Cabrerak. Purkiss jaunaren estilo arkitektonikoak ez zuen zerikusi handirik eraikin honen eklektizismo klasizistarekin.

1899. urtean hil zen Villamejor-eko markesa, eta eraikinean haren alarguna, Ana de Torres Cordoba y Sotomayor andrea, bizi izan zen urte pare batez. Azkena handik sei urtera hil zen, eta jauregiaren jaraunsle gisa seme-alabak utzi zituen; hain zuzen ere, Rodrigo de Figueroa y Torres, Tovar-eko dukea, eta Francisca de Figueroa y Torres, Almodóvar-eko kondesa. Horiek Espainiako Infanteari eta Asturisko Printze alargunari, Carlos de Borbon y Borbon jaunari, saldu zioten jauregia, Jabetza Erregistroan agertzen den arabera, 1906ko maiatzaren 11n.

Paseo de Castellana, 3 - Sede Principal

Jauregia lehen aldiz birmoldatu zen jabe berria bizitzeko. Mª Luisa de Orleáns andrearekin, bigarren emaztearekin, ezkondu aurretik erosi zuen. Jauregian bizi izan ziren 1907. urtetik 1914. urtera bitarte, eta han jaio ziren Dolores, María de las Mercedes eta Esperanza alabak. María andrea Juan Carlos I gure monarkaren ama izan zen.

Erregistroan ez da beste salmentarik agertzen; beraz, Carlos jaunak eraikina Alfontso XIII.aren gobernuari eman zion, Ministroen Kontseiluaren Lehendakaritza jartzeko. Gobernuaren Lehendakaritzako Artxiboan ere ez da aurkitu lagapen hori aipatzen duen agiririk. Dena den, 1914ko ekainaren 30eko Legea atera zen, eraikina erosteko baimena ematen zuena, eta bi milioi pezetako kreditua onartu zen; kreditu horretan esaten da milioi bat eta bederatziehun mila pezeta jauregia-etxea erosteko zirela.

Paseo de Castellana, 3 - Sede Principal

Birmoldaketa berria José de Espelius y Anduagak, Lehendakaritzako arkitektoak, burutu zuen. Behe eta lehen solairuak Lehendakaritzarako egokitu ziren eta bigarren solairuan Gerrako eta Itsasoko eta Marokoko Babesletzako Ikuskapen Zibila jarri zen, eta zalditegiak desagertu ziren haien lekuan Artxiboa eta beste bulego batzuk jartze aldera.

Ez dago erreferentzia handirik Gerra Zibilaren ondorena arte. 1921ean, Lan Ministerioa ezarri zen lehen pisuan, eta, beranduago, Primo de Riverarekin, Castellanaren zati bat (3) Direktorio Militarrak okupatu zuen.

Ospetsuak dira Manuel Azañak Kontseiluen aretoan zuzendutako Ministroen Kontseiluak. Garai honetan, aretoak luxu handiz jarri ziren, zetaz tapizatu eta Riofrío jauregitik ekarritako armiarma, koadro eta altzariekin apaindu ziren.

Paseo de Castellana, 3 - Sede Principal

Galarza koronelak ireki zituen berriro ateak Gobernuko Lehendakaritzako Idazkariordetzaren egoitza moduan. 1941. urtean, Luis Carrero Blanco jaunak ordezkatu zuen.

Diego Méndez arkitektoaren lana izan zen Gobernuko Lehendakaritza zaintzeaz arduratzea 1955. urteaz geroztik. Hasteko, konponketa batzuk egin zituen, baina hurrengo urteetan barruko berrikuntza batzuk egin zituen, areto nagusiak ukitu gabe.

Solairu bat handitzea onartu bazen ere, handitu gabe geratu zen, eta, hamar urte beranduago, handitzea pentsatu zen berriro, nahikoa leku ez izateagatik.

Méndez arkitektoak hegoaldean eransteko pabiloia proiektatu zuen; Egaña jauregi zaharreko lorategiaren zati bat hartuko zuen, Genova 29an, Liburutegia eta Artxiboa zabaltzeko, baina ez zen aurrera eraman.

Dena den, ideiari berriro heldu zioten Carrero Blancoren lehendakariordetzako azken urteetan, eta pabiloi berrian kafetegia jarri zen. Gobernuko Lehendakaritzaren zerbitzuak asko hazi zirenez, pixkanaka beste eraikin batzuk okupatu ziren; esate baterako, Castellana 5 eta Alcala Galiano 8ren zati bat, inguruneko beste pisu batzuez gain.

1976. urtean denboraldi historiko berria ireki zen gure herrialdean, eta Villamejor jauregian maizterrak maiz aldatuz joan ziren. Horrela, hainbat berrikuntza edo aldaketa egin ziren jauregiaren barruan.