Manuel Cortina

1986. urteaz geroztik, Administrazio Publikorako Estatu Idazkaritza, ordura arte Lehendakaritzaren Ministerioaren mendekoa zena, Administrazio Publikoen Ministeriora atxiki zen, eta Maria de Molinan hartu zuen egoitza.

Eurocis esparruko eraikin honetan, egun, Ministerioarenak dira ondorengoak: hirugarren solairutik bederatzigarrena bitartekoak; bigarren solairuko zona bat; partzialki, lehen eta hirugarren sotoak, aparkalekurako erabiltzen direnak; laugarren sotoa, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren Artxiboa dagoen lekua; eta beheko solairua, Maria de Molina kaleko 50 zenbakitik sarrera duena (hor dago Informazio Administratiboaren Zentroa).

Eraikin honetan ondorengo Zuzendaritza Orokorrak daude: Funtzio Publikoa, Administrazio Modernizazioa eta Ikuskapena eta Zerbitzuen Ebaluaketa eta Kalitatea; Administrazio Publikoaren Idazkaritza Orokorraren mendekoak. Halaber, ondorengoak aurki ditzakegu: Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Zuzendariordetza Orokorra eta Ministerioaren Erregistro Orokorreko bulegoa eta langile delegatuena, Ofizialtza Goreneko Zuzendariordetza Orokorraren mendekoak. Aipatu Zuzendariordetza Orokorrak Giza Baliabideen, Programazio Ekonomikoaren eta Administrazio Periferikoaren Zuzendaritza Orokorrera atxikita daude, eta azken hori Departamentuaren Idazkariordetzara.