Ministerioa
- Organigrama
- Ministro de Política Territorial y Función Pública
- Directora del Gabinete del ministro de Política Territorial y Función Pública
Estatuaren Administrazio Periferikoaren Ministerio arteko Koordinazio Batzordea (CICAPE)
Estatuaren Administrazio Periferikoaren Ministerio arteko Koordinazio Batzordearen (CICAPE izenekoaren) xedea zera da: Estatuaren Administrazio periferikoaren eta ministerioetako Sailen arteko jarduerak koordinatzea.
CICAPEren funtzioak honako hauek dira:
- Estatuaren Administrazio periferikoaren eta ministerioetako Sailen eta, hala badagokio, haien Erakunde publikoen arteko jardueren koordinazioa hobetzea.
- Estatuaren Administrazio periferikoaren eta Ministerioen eta haien erakunde publikoen arteko komunikazioa eta informazioaren elkartrukea sendotzea.
- Estatuaren Administrazio periferikoak beste Administrazio publiko batzuekin dituen harremanetarako irizpide orokorrak eta oinarrizko lerroak proposatzea.
- Estatuaren Administrazio periferikoaren inguruko araugintza-proiektuei buruzko txostena egitea, eskudunak diren organoek hala eskatzen dutenean.
- Estatuaren Administrazio periferikoaren alorrean, ministerioetako Sailek eta haien Erakunde publikoek buruturiko jardueren eta garatu beharreko proiektuen inguruan informazio-bideak ezartzea.
- Helburu nagusia (hau da, Estatuaren Administrazio periferikoaren koordinazioa) lortzeko beharrezkoak diren adina funtzio gauzatzea.