2010eko uztailaren 6ko oharra

 

2010eko uztailaren 6an egin da AGEko Hizkuntza Ofizialen Kontseiluaren bilera, Lurralde Lankidetzarako Estatu Idazkariaren, Gaspar Zarrias Arevaloren, lehendakaritzapean.
 
Bilerako edukiak
 
¨      Kontseiluari aurkeztu zaio AGEko Hizkuntza Ofizialen Bulegoaren 2009ko txostena, 905/2007 Errege Dekretuko 8.3 artikuluak eskatzen duena eta Kontseiluak agindutakoa aurreko bileran. Txostena egin da Ministerioko Sail guztiei eta bereziki ukitutako erakunde batzuei kontsulta egin eta gero.
 
Txostenaren arabera, aurrerapen eta hobekuntza garrantzitsuak egin dira 2009. urtean zehar, AGEko hizkuntza ofizialak erabiltzearen inguruan, bereziki honako hauei dagokienean: langileen hizkuntza gaitasuna, inprimakiak, ereduak, kartelak, errotuluak eta seinaleak, web orrialdeak. Halaber, erakunde jakin batzuek jardunbide egokiak izan dituztela egiaztatu da; hala nola, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak, Gizarte Segurantzak edota INAPek.
 
¨      Ministerioko Sail guztietako ordezkariek hizkuntza koofizialen egoeraren eta jardueraren inguruan eta, bereziki, haien web orrialdeen eta egoitza elektronikoen inguruan egindako txostenak jaso eta aztertu dira.
 
¨      Hizkuntzen Bulegoan 2009an jasotako zortzi kexak aztertu eta ebaluatu dira.
 
¨      Hizkuntzen Bulegoak 2009ko txostenean idatzitako gomendioak onartzea erabaki du Kontseiluak. Txosten hori bileran aurkeztu da, eta, laburbilduta, gomendioak hauek izango lirateke:  
·      LPZn zehaztea, baldintza edo meritu moduan, hizkuntza koofiziala jakitea eskatzen duten postuak.
·      Prestakuntza trinkoa eskaintzea hizkuntza koofiziala jakitea baldintza moduan eskatzen duten postuetan dauden langileei.
·      Hizkuntza koofizialak ikasteko proiektu espezifikoak garatzea Ministerioetan eta erakundeetan eta hizkuntza koofiziala duten Autonomia Erkidegoetan langileak jartzea.  
·      Hizkuntza koofizialak on line ikastea sustatzea.
·      Inprimakiak, ereduak, kartelak, errotuluak eta seinaleak hizkuntza koofizialetara itzultzeko prozesua guztiz amaitzea.
·      Berehala itzultzea inprimaki, eredu eta formulario normalizatu berriak.  
·      Web orrialdeak hizkuntza koofizialetan izateko lana amaitzea.
·      Ministerioen eta erakunde publikoen egoitza elektronikoen edukien eta zerbitzuen eskaintza amaitzea.
·      AGEko publizitate eta komunikazio kanpaina instituzionaletan hizkuntza koofizialak erabiltzea ziurtatzea.
·      Jardunbide egokien adibideak sustatzea eta zabaltzea AGEn.
·      Autonomia Erkidegoekiko lankidetza-harremanak instituzionalizatzea, besteak beste, informazioa trukatzeko, elkarrekin azterketak egiteko eta hizkuntza koofizialak erabiltzearen inguruan Espainiak eta EBko Instituzioek hartutako akordioak guztiz betetzea lortzea.
·      Autonomia Erkidegoekin “lanerako jardunaldiak” antolatzea hizkuntza koofizialak erabiltzearen gainean.
·      Ministerioen informazioa biltzen jarraitzea Bulegoaren urteko txostena egiteko.