Europako kontseiluko tokiko eta erkidegoko politikekin lotutako jarduerak

EUROPAKO KONTSEILUA  

Europako Kontseilua 1949. urtean sortu zen, eta haren helburua da Europan denen arteko espazio demokratiko eta juridikoa sortzea erraztea, Giza Eskubideen inguruko Europako Hitzarmenean eta banakoa babestearen gaineko beste testu batzuetan oinarrituta. Egoitza Estrasburgon du. Europako Kontseilua Europako 47 herrialdek eta 5 estatu behatzailek (Santa Sede, Estatu Batuak, Kanada, Japonia eta Mexiko) osatzen dute.  
Helburuak hauek dira:  
-          giza eskubideak, demokrazia pluralista eta eskubidearen lehentasuna defendatzea.  
-          Europako kultur nortasunaren nahiz haren dibertsitatearen kontzientzia hartzea eta garapena erraztea.
-          gizarteak aurrean dituen arazoentzat irtenbideak bilatzea. Arazoak: gutxiengoen diskriminazioa, xenofobia, intolerantzia, bioetika eta klonazioa, terrorismoa, gizakien salerosketa, antolatutako delinkuentzia eta ustelkeria, ziber kriminalitatea eta haurren aurkako indarkeria.
-          Europan egonkortasun demokratikoa garatzea, erreforma politikoak, legediarenak eta konstituzionalak bultzatuaz.
Funtzionamendu Organoak
Europako Kontseiluak organo hauek ditu: - Ministroen Batzordea, - Parlamentu Biltzarra,  - Tokiko eta Eskualdeko Botereen Biltzarra – Idazkaritza Nagusia.
Lurralde Politikarako Ministerioak honako eremu hauetan hartzen du parte Europako Kontseiluan:
-          Lurralde Politikarako Ministroen Europako Batzarrak  
-          Tokiko eta Eskualdeko Demokraziarako Batzorde Zuzendaria (CDLR). Demokraziaren etorkizunari buruzko foroa
-          Eskualdeko edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna
 
Halaber, Espainiak 24 ordezkari ditu Tokiko eta Eskualdeko Botereen Biltzarrean (CPLR)
 
· Lurralde Administraziorako Ministroen Europako Batzarrak
Bi urtetik behin egiten dira. Parte hartzeko eta adosteko mekanismoen inguruko gaiak eztabaidatzen dituzte gobernu-maila ezberdinen artean (zentrala, eskualdekoa eta tokikoa). Espainian Lurralde Politikarako Ministerioak parte hartzen du. Azken bilera Utrecht-en egin zen (Herbehereak) 2009ko azaroan eta hurrengoa Kiev-en (Ukrania) egingo da 2011n.
 
Ministroen 16. Batzarra Utrecht-en egin zen 2009ko azaroaren 16an eta 17an, eta han sinatzeko bidea hartu zuten, batetik, Tokiko Autonomiaren Europako Gutunaren Protokolo gehigarria, tokiko elkarteen gaietan parte hartzeko eskubideari buruzkoa, eta, bestetik, Lankidetzako Euroeskualdeko Elkarteen (LEE) inguruko lurralde taldeen edo aginteen mugaz haraindiko lankidetzari buruzko europar Konbentzioaren 3. Protokoloa. Bilera horretan, Espainiaren esku utzi zen, baita ere, “Utrecht-eko Deklarazioan” jasotako akordioen segimendua egitea, harik eta Ministroen hurrengo Batzarra 2011. urtean egin arte.
· Tokiko eta Eskualdeko Demokraziarako Batzorde Zuzendaria (CDLR)
Ministroen Batzordearen agintepean ezarria eta Europako Kontseiluko Instituzio Demokratikoen Zuzendaritza Orokorrari atxikia. Europako Kontseiluko organoa da, eta tokiko eta eskualdeko instituzioen inguruko gai guztiak jorratzeaz arduratzen da; hain zuzen ere, estatu kideen jarduera, tokiko eta eskualdeko erakundeen praktika demokratikoak indartzearen ingurukoa, aztertu, planifikatu, koordinatu eta haren segimendua egiten du. Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak gomendioak eta hitzarmenak egiteko, txostenak eta arauak argitaratzen ditu.  
Buro exekutiboaren bi bilera egiten ditu urtean eta urteko beste bi osoko bilera. Europako Kontseiluko Tokiko eta Eskualdeetako Botereen Biltzarraren saioen arteko denboraldian lan egiten du, eta Biltzarrak emandako gaiak jorratzen ditu.  
Bileratan, tokiko demokraziari buruzko gaurkotasun-gaiak aztertzen dituzte parte-hartzaileek, eta gai horien inguruko esperientzia nazionalak alderatzen dituzte, Europako politika egiteko norabide komunak ezartze aldera.  
 
Batzordean Lankidetza Autonomikoko Zuzendaritza Nagusiko ordezkaritzak hartzen du parte.
Batzorde honen ardura da mendeko honako hiru Batzorde (Adituen batzordeak) hauek egiten dituzten lanak berrikustea eta onartzea:
1.             Tokiko eta eskualdeetako Instituzioen eta Lankidetzaren gobernuaren inguruan adituak direnen batzordea (LR-IC).
2.             Toki eta eskualde mailako Gobernu Demokratiko Onaren inguruan adituak direnen batzordea (LR-GG)
3.             Tokiko eta eskualdeko finantzaketan eta zerbitzu publikoetan adituak direnen batzordea (LR- FS)
 
· Demokraziaren etorkizunari buruzko foroa
Europako Kontseiluari atxikita dagoen hausnarketa-foro honen helburua da askatasunak eta herritarren parte-hartzea indartzea. Aktore garrantzitsu guztiek hartzen dute parte: Europako Kontseiluko instituzioek, Gobernuek, Parlamentuak, akademia-arloak eta gizarte zibilak. Urteko bilerak egiten dira, eta herrialde anfitrioiak bultzatzen ditu gai jakin bat hartuta. Gaur egun arte, lau saio egin dira: Varsovia (2005), Mosku (2006), Stockholm (2007),  Madril (2008) eta  Kiev, (2009).
 
· Eskualdeko edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna  
Eskualdeko edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna Europako Kontseiluaren barruan egin eta 1992ko azaroaren 5ean sinatu zen. Ondoren, nazioarteko ituna izateagatik, Espainiak berretsi zuen 2001eko apirilaren 9an, eta 2001eko abuztuaren 1ean indarrean sartu zen.  
 
Gutunaren sarreran aipatzen da hizkuntza horiek babesteak “Europako tradizioak eta kultur aberastasunak mantentzen eta garatzen laguntzen duela” eta hizkuntza horietako bat “bizitza pribatuan eta publikoan erabiltzea eskubide amaiezina dela”; hori Nazio Batuen Eskubide Zibilen eta Politikoen Nazioarteko Itunaren arabera eta Giza Eskubideak eta Funtsezko Askatasunak Babesteko Europako Kontseiluak egindako Hitzarmenaren espirituarekin.
 
Espainiari dagokionez, garrantzi berezia du Gutuna berrestearekin egiten den aitorpenak, Berresteko instrumentuaren lehen paragrafoetan agertzen denak. Hain zuzen ere, aplikazio-eremua zehazten du, babesteko bi maila ezberdin berezi behar direlako:
 
1. Ofizialtzat hartutako hizkuntzak honako hauen Autonomia Estatutuetan: Euskal Autonomia Erkidegoa, Katalunia, Illes Balears, Galizia, Comunitat Valenciana eta Nafarroako Foru Erkidegoa.
 
2. Aspalditik hitz egin ohi diren lurraldeetan Autonomia Estatutuek babesten eta laguntzen dituzten eskualde eta eremu urriko hizkuntzak:
 
- Bablea edo asturiera Asturiasen.
- Aragoiera Aragoin.
- Leonera eta galiziera Gaztela eta Leonen.  
 
 
Gutuneko 15. artikuluan ezarritakoari jarraiki, Gutunean parte hartzen duten Estatu kideek aldizka txostenak aurkeztu behar dituzte onartutako betebeharrak betetzeko jarraitzen duten barne politikaren inguruan. Lehenaren ondorengo txostenak “hiru urtetik behin” aurkeztu beharko dira. Gure herrialdean horrela egiten ari dira.
 
Lurralde Politikarako Ministerioak 2010ean egin du Espainiako hirugarren txostena (2006-2008). Espainiako hirugarren txostena egiteko prozeduran, arreta berezia izan da aurrean babesteko aipatutako bigarren mailarekin (bablea Asturiasen, aragoiera Aragoin edo leonera eta galiziera Gaztela eta Leonen). Era berean, aztertzen ari dira Adituen Batzordeak jorratzen dituen eta Ministroen Batzordeak berak Espainiako bigarren txostenari buruzko iruzkin eta gomendioetan aipatzen dituen hizkuntzak Espainian duten babes-maila: katalana Aragoin, galiziera Asturiasen, portugesa Olivenzan, arabiera Ceutako Hirian, berberea Melillako Hirian, erromani eta ijito-hizkera.  
 
Bestalde, Estatuko Administrazio Orokorreko Hizkuntza Ofizialen Kontseilua 905/2007 Errege Dekretu bidez sortu zen. Kontseilu horrek bi bilera eginda ditu: bata, 2008ko urtarrilaren 28an; eta, bestea, 2009ko uztailaren 23an. Kontseiluak lagun dezake, bere arloan, aipatu Europako Gutuneko eskakizunak betetzen.
 
Tokiko eta Eskualdeko Botereen Biltzarra (CPLR)

1994. urtean, Europako Tokiko eta Eskualdeko Botereen Biltzarra Europako Kontseiluko kontsulta-organo moduan ezarri zen, Europako Tokiko eta Eskualdeko Botereen Batzar Iraunkorraren ondorengoa izateko. Geroztik, Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeko 1 Estatutu-ebazpenaren (2000) arabera jarduten du.

Biltzarrean bi ganbera daude: Tokiko Botereen Ganbera eta Eskualdeen Ganbera. Bi ganberen batzarra hautatutako 315 kide titularrek osatzen dute, eta Europako Kontseiluko Estatu kideetako toki eta eskualde mailako 200.000 komunitatetik gora ordezkatzen dituzte.
 
Gaur egun, erakundea finkatuta dago Ministroen Batzordearekin eta Parlamentu-biltzarrarekin batera. Biltzarrak garatutako beste eginkizunen artean ondorengo ekimenak nabarmendu behar dira: mugaz haraindiko lankidetzari buruzko Esparru Konbentzioa, Toki Autonomiaren Europako Gutuna edo Paisaiari buruzko Konbentzioa; hau da, Europako Kontseiluko eta Europar Batasuneko toki eta eskualde mailako demokraziaren oinarria osatzen duten tresna juridikoak.

Biltzarrak txandaka hautatzen du lehendakaria ganbera bakoitzeko kideen artean, ezohiko bi saioren agintaldirako. Biltzarra urtean behin biltzen da Estrasburgon, eta, han, Europako atxikitako erakundeen ordezkariak izaten dira, gonbidatu berezi edo begirale moduan, eta, baita ere, Kideak ez diren Estatu batzuetako ordezkariak. Batzorde Iraunkorra ordezkaritza nazionaleko ordezkariek osatzen dute, eta urtean bi aldiz biltzen da estatutu-batzorde ezberdinekin: udaberrian (udaberriko bilera) eta udazkenean (udazkeneko bilera).

Biltzarra eskualdeen eta udalerrien bozeramailea da Europako Kontseiluaren barnean:

1. Eztabaidarako foro pribilegiatua eskaintzen du. Horrela, tokiko eta eskualdeko botereen ordezkariek denen arazoei buruzko eztabaidak egiten dituzte, esperientziak trukatu eta gobernuen aurreko ikuspegia azaltzen dute.

2. Aholkularitza eskaintzen die Ministroen Kontseiluari eta Europako Kontseiluko Parlamentu Batzarrari, tokiko eta eskualdeko politikaren alderdi guztien gainean.
 
3. Estuki lan egiten du tokiko eta eskualdeko botereak ordezkatzen dituzten nazioko eta nazioarteko erakundeekin.

4. Entzunaldiak eta hitzaldiak antolatzen ditu toki eta eskualde mailan, publikoarengana oro har iristearren; izan ere, publikoaren parte-hartzea funtsezkoa da benetako demokrazia ezartzeko.

5. Aldizka txostenak egiten ditu herrialdeka, Estatu kide guztietako eta Europako Kontseiluari atxikitzeko hautagaiak diren Estatuetako toki demokraziaren egoeraren inguruan, eta bereziki arduratzen da Toki Autonomiaren Europako Gutunean jasotako printzipioak aplikatzeaz. 

6. Erakundeko Estatu kide berriei laguntzen die tokiko eta eskualdeko benetako autonomia ezartzeko behar diren lan praktikoak egiten.

Biltzarraren lana lau estatutu-batzordetan antolatzen da.

Espainiak 24 kide ditu CPLRan: 12 kide autonomia erkidegoen ordezkariak dira eta beste 12 toki erakundeenak. Kide horiek Autonomia Erkidegoen Senatuko Batzorde Orokorrak 2004ko martxoaren 24an hartutako akordioaren arabera izendatzen dira.