Europar batasunarekin lotutako gaiei buruzko biltzarrean

Autonomia Erkidegoen parte-hartzea arian-arian areagotzen joan da Europako Erkidegoekin Zerikusia duten Gaietarako Konferentzia (CARCE) sortu zenetik, zeina 1989an bildu zen lehen aldiz. Aurrerapen handienak honako hauek dira:
 
  • CARCEk 1994an “Europako erkidegoarekin zerikusia duten gaietan Sektoreetako Batzarren bidez Autonomia Erkidegoen Barne Parte-hartzerako Akordioa” hartu zuen. Akordio horren bitartez, Europako erkidegoko erakundeen aurrean Estatuak azaltzen duen jarreraren eratze-prozesuan esku hartzen hasi ziren Autonomia Erkidegoak (prozesuaren “goranzko fasea” deiturikoan). Ordura arte Autonomia Erkidegoek Europako erkidegoko zuzenbidearen betearazpenean besterik ez zuten parte hartzen (hau da, prozesuaren “beheranzko fasea” deiturikoan).
  • 1997an martxoaren 13ko 2/1997 Legea, Europako Erkidegoekin Zerikusia duten Gaietarako Konferentzia arautzen duena onartu zen; ondorioz, CARCEren arauketak, haren osaerak, funtzioek, eta abarrek lege-maila eskuratu zuten. Ondoren, 1997ko ekainaren 5ean, CARCEk bere barne-araudia. onartu zuen. Urte horretan bertan, Europako Batzordeko komiteetan Autonomia Erkidegoen parte-hartzeari buruzko bere lehen akordioa adostu zuen CARCEk. Akordio horrek zera dio: Autonomia Erkidego guztien izenean arituko den ordezkari autonomiko bat Europako Batzordera joaten diren komiteen batzarretan esku hartzen duen Espainiako ordezkaritzara batzen dela, Kontseiluak hartzen dituen erabakiak betearazteko duen zereginaren egikaritzan.
  • 2004ko abenduaren 9an, Europar Batasuna osatzen duten kontseiluetako lautan Autonomia Erkidegoen parte-hartzea ahalbidetzen duen Akordioa adostu zuen CARCEk, zehazki honako Ministro Kontseilu lau hauetan: Enplegu, Gizarte Politika, Osasuna eta Kontsumitzaileen Ministro Kontseiluan; Nekazaritza eta Arrantzaren Ministro Kontseiluan; Ingurumenaren Ministro Kontseiluan; eta Hezkuntza, Gazteria eta Kulturaren Ministro Kontseiluan. Aipatutako ordezkaritza autonomikoaren sistema modu honetan burutzen da: euren eskuduntzei eragiten dieten gaietan Autonomia Erkidego guztiak ordezkatzen dituen Sailburu maila duen edota Gobernu autonomiko bateko Kontseiluko kidea den partaide bat Espainiako ordezkaritzara batuta. Landu beharreko gaiei dagozkien Sektoreetako Batzarren Osoko Bilkurak izendatzen du zein izango den ordezkari autonomikoa. Horrez gain, Autonomia Erkidegoek proposaturiko ordezkarien egonkortasuna (Erkidego bakoitzak gutxienez seihileko bat bete beharko du) eta ondorengotza bermatu beharko ditu.

    Izendatutako ordezkari autonomikoak Estatuko Administrazio Orokorrarekin dagoen hitzarmena onartzen du, eta gaiari buruzko dokumentazio guztia beste Autonomia Erkidegoen eskura jartzeko, negoziazioei buruz erregulartasunez berri emateko eta gainerako Autonomia Erkidegoekin batera jarrera bateratu bat adosteko konpromisoa hartzen du. Ordezkari autonomikoak Espainiako Ordezkaritzako eskubide osoko kidea da ondorio guztietarako, eta hitz egiteko baimena eska dezake eskuduntza autonomikoei eragiten dieten gaiak eztabaidatzen ari direnean eta erkidegoen arteko jarrera bateratu bat existitzen denean.
  • 2004ko abenduaren 9ko data horretan bertan, CARCEk Gai Autonomikoetarako Kontseilaritzari buruzko beste akordio garrantzitsu bat adostu zuen REPER-en, zeinetara bi Kontseilari Autonomiko gaineratu zituen, CARCEk berak adostasunez izendatutakoak.
  • Azkenik, 2006ko abenduaren 12an egin zen CARCEren batzarrean Jardunbide Egokien Gida bat adostu zen, zeinak Autonomia Erkidegoei informazioa helarazteko sistema bat ezartzen duen, Ministroen Kontseiluetan esku hartuko duen ordezkari autonomikoa hautatzeko irizpideak finkatzen dituen, eta Autonomia Erkidegoen arteko koordinazioa eta Autonomia Erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko koordinazioa arautzen duen.
  • CARUEk 2010eko apirilaren 15ean egindako bileran, Batzarrerako urteko Plana onartu zen, eta, plan horretan, beste hainbat gairen artean, agertzen da Kontseiluaren beste osaera batzuetan parte-hartze autonomikoa zabaltzeko aukera aztertzea.
Bestalde, zera azpimarratu behar da: 2006az geroztik onartutako sortze berriko Estatutuek zehaztasunez arautzen dituztela, baina ez hedapen berarekin, Autonomia Erkidegoen eta Europar Batasuneko Erakundeen arteko harremanak, Estatuko legeriarekin bat etorriz. Estatutuek Autonomia Erkidegoen ahalmen jakinak jasotzen dituzte, euren eskuduntzei edota interesei dagozkien gaietan. Honako hauek dira ahalmen horiek, besteak beste:
  • Espainiako Estatuak Europar Batasunaren aurrean azalduko duen negoziazio-jarreraren eraketan parte-hartzea.
  • Europako erakundeen eta, batez ere, Ministroen Kontseiluaren aurrean jardungo duten Espainiako ordezkaritzetan parte-hartzea
  • Europar Batasunean izapidetze-prozesuan dauden ekimenei, proposamenei, araugintzako proiektuei eta erabakiei buruz Estatuari egokitzat hartzen dituzten oharrak eta proposamenak igortzea. Horrez gain, baita proiektu horiei buruz informatuak izateko eskubidea ere.
  • Europar Batasuneko zuzenbidea euren eskuduntzetan garatzea eta betearaztea.

     

Hartutako CARUE barne-araudia eta zerrenda

Unloading
Unloading Type
Hartutako erabaki nagusiak CARUE (PDF - 10,69 KB)
2007Ko otsailaren 15ean CARUE barne-araudia (PDF - 59,17 KB)

Boen argitaratzea Erabaki CARUE

ERABAKI GABEKO PUBLICACIÓN CARUE BOEN

2004KO AKORDIOAK CARUE FINKATUAK

Unloading
Unloading Type
2004Ko CARUE erabaki bateratuak (PDF - 686,84 KB)