Arabako Aldizkari Ofizialak Arkamoko, Iturrietako Mendietako eta Labrazako parke eolikoak baimentzeko eta ingurumen-eraginaren adierazpeneko eskaerak argitaratu ditu

15/03/2021

  • Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioak proiektuak izapidetzea onartu duen ondoren, eskabideak ALHAOn argitaratzeak jendaurreko informazioaren izapidea irekiko du, bertan alegazioak aurkeztu ahal izateko.

 

Gaur argitaratu dira Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean (ALHAO) Arkamoko, Iturrietako Mendietako eta Labrazako parke eolikoen Aldez aurreko administrazio-baimena eta Ingurumen-eraginaren adierazpeneko eskaerak.

Horiexek dira Aixeindar elkarteak aukeratutako lekuak. Iberdrolak eta Eusko Jaurlaritzak parte hartzen dute bertan, Energiaren Euskal Erakundearen bitartez, Araban hiru parke eoliko eraikitzeko. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak proiektuak izapidetzeko onartu duen ondoren, eskabideak ALHAOn argitaratzeak jendaurreko informazioaren izapidea irekiko du, eta bertan alegazioak aurkez daitezke. Baldintza hori beharrezkoa da aurretiko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko, hori baita Aixeindar sozietateak eskatu duena. Iragarki hori bera laster argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta, ordutik aurrera, 30 egun balioduneko epea hasiko da alegazioak aurkezteko.

Proiektuko prozesua hasi zen Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioan aurkeztu zirenean eta hark tramitera onartu zituenean. Ministerio hau da administrazio-baimena zein ingurumen-eraginaren adierazpena eman ditzakeena. ALHAOn eta EAOn argitaratzean jendaurreko informazioaren izapidea hasten da.

Parkeen ezaugarriak

1.- Arkamoko parke eolikoa Erriberagoitiako udal-mugartean kokatuko da, eta 95 MW sortuko ditu, bai eta bere ebakuazio-azpiegitura ere (haize-sorgailuetatik sortutako elektrizitatea husten duen eta hura azpiestazio elektrikora isurtzen duen linea elektrikoa). https://www.araba.eus/botha/Boletines/2021/030/2021_030_00881_C.pdf

 

2-Iturrietako Mendietako parke eolikoa Maeztu, Agurain, Iruraiz-Gauna udalerrietan eta Entziako Partzuergoan kokatuko da. 75 MW-ko potentzia, ebakuazio-azpiegitura eta transformazio-azpiestazioa izango ditu (Donemiliagan).

https://www.araba.eus/botha/Boletines/2021/030/2021_030_00882_C.pdf

 

3-Labrazako parke eolikoa Oion eta Aguilar de Codés (Nafarroa) udalerrietan eraikiko da. 40 MW-ko potentzia izango du, ebakuazio-azpiegitura eta Las Llanas de Codés transformazio-azpiestazioa handituko da.

https://www.araba.eus/botha/Boletines/2021/030/2021_030_00882_C.pdf