Arabako GSINak udan bere zerbitzuak biltzen ditu informazio-zentroen eraginkortasuna bermatzeko

01/07/2020

  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN) Vitoria-Gasteizko egoitza nagusian (Dato kalea) bilduko ditu jendeari arreta emateko zerbitzuak.

 

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN) jendeari arreta emateko zerbitzuak Vitoria-Gasteizko egoitza nagusian bilduko ditu udako hilabeteetan, COVID-19ren aurrean  talde ahuletan sartuta dauden funtzionarioei babesa emateko, informazio-zentroen eraginkortasuna bermatzeko eta langileen oporraldia antolatzeko.

Uztailaren 6tik irailaren 25era Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren egoitzan (Wellingtongo Dukearen kalea, 31) dagoen GSINren informazio-zentroa itxiko da. Azkenik, abuztuaren 14tik 21era bitartean Guardiako informazio zentroa itxita egongo da.

Zerbitzu-kontzentrazio horrek izapide hauek bilduko ditu:

  • Gizarte Segurantzako sistemaren prestazio ekonomiko kontributiboen eskaerak eta onarpena: Erretiroaren, heriotzaren eta biziraupenaren eta ezintasun iraunkorraren pentsioak. Aldi baterako ezintasunagatiko sorospenak (gaixotasunagatiko edo istripuagatiko baja medikoak), semea edo alaba jaiotzeagatik eta adingabea zaintzeagatik, haurdunaldiko eta edoskitzaroko arriskuagatik, minbizia duten adingabeak zaintzeko prestazioagatik eta familia-babesagatik.
  • Estatuko eta nazioarteko osasun-laguntza aitortzea, batez ere nazioarteko osasun-txartela edo Europar Batasunera edo Europako Espazio Erkidera bidaiatzeko behin-behineko ziurtagiria ematea.
  • Ziurtagiri digitalak eskatzea eta Cl@ve erregistroa.

Herritarrek aurretiko hitzordua eskatu behar dute aldez aurretik, bai telefonoz             –901106570, aurrez aurreko hitzordua lortzeko–, bai Internet bidez –Gizarte Segurantzaren  webgunean aurrez aurreko hitzordua edo telefono bidezkoa lortzeko–. Gainera, informazio orokorreko telefono bat dago -901166565-, Erakundeak kudeatzen dituen prestazioekin lotutako izapide guztiei buruzko informazioa ematen duena.