Hasiko da terminalaren eraikinaren birmoldaketa, 1,75 milioi eurotan esleitutakoa

30/09/2020

Vitoria-Gasteizko aireportuan

  • Insae-Indutec-Marco ABEEak bidaiarien merkataritza-trafikorako instalazioak berrituko ditu. Gauzatzeko epea bederatzi hilabetekoa da.
  • Denis Itxaso: “Obra hauekin Vitoria-Gasteizko aireportuak etorkizunean hazten jarraitzeko gaitasuna erakusten du ekipamendu egokiaz eta etengabeko mantentze-lanez. Bidaiarientzako eta aire-lineentzako irudi berrituarekin, Arabako azpiegitura guztiz prestatuta dago mundu mailako abiazio komertziala berraktibatzerako”

 

Vitoria-Gasteizko aireportuko terminalaren eraikina 1980an inauguratu zenetik izan den aldaketarik handiena izango da datozen hilabeteetan. Atariko lanez eta materialak biltzeaz hasi berria den lana, 75 milioi eurotan esleitutakoa, Insae-Indutec-Marco ABEEak egingo du. Exekuzio-epea bederatzi hilabetekoa da. EAEko Gobernuaren Ordezkari Denis Itxasok eta Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak Arabako aerodromoaren instalazioak bisitatu dituzte gaur, Begoña Llarena zuzendariarekin eta Carlos Zapatero Arabako ordezkariordearekin batera.   

Vitoria-Gasteizko aireportuko jarduketa honen helburu nagusia terminaleko zenbait espazio birmoldatzea da, eraikinaren barrualdea zein kanpoaldea berrituz.

Obrak egin bitartean, aireportuak normaltasunez jarraituko du lanean. Egin beharreko jarduketen artean, honako hauek nabarmentzen dira:

•        Bagajeak jasotzeko atariko pasaporteak kontrolatzeko gunea handitzea.

•        Segurtasun-kontrolen eremua zabaltzea.

•        Bagajeak jasotzeko gela birmoldatzea eta bi hipodromoak ordeztea (bagajeak eramateko zintak).

•        Komunen nukleoak birmoldatzea, indarrean dagoen osasun-araudira egokituz eta eraikinaren gainerakoaren akabera-lerro berari jarraituz.

•        Eraikin terminalaren "lurreko aldea" kanpoko fatxadaren irudia berritzea, barrualdeari argitasun handiagoa emanez, fatxada horretan espazioak irekiz eta "errezel-horma" bat jarriz, argi naturala sartzeko.

•        Eremu komunak zabaltzea, itxitako lokalen ordez atseden-gelak eta haur-parke bat jarriz. Gune horiek argiagoak izan daitezen, egurrezko paramentuak beira bereizleekin ere aldatzen dira.

•        Eraikin terminaleko instalazio guztiak modernizatzea (Led teknologiaz argiztatzea, seinaletika, P.C.I, megafonia)

•        Altzariak ordeztea; besteak beste, fakturazio-mahaiak.

 

BIDEETAKO OBRAK

Bidaiariek gutxiago ikusten badute ere, gaur egun obra garrantzitsu bat egiten ari dira. Zerbitzubide berrietan eta perimetroko bideen egokitzapenean egiten ari diren lanak dira eta, 2,2 milioi euroren truke, Compañía General de Construcción Abaldo, S.A. eraikuntza-enpresak egiten ditu. Hona hemen haren jarduketa nagusiak:

•        LED. 9,5 km aireportuaren barruko perimetro-bidea handitu eta berritu bitartean. Horietatik, 1,2 kilometro exekuzio berriko zati bati dagozkio, eta Led teknologia duten 41 argi-guneek  argiztatuko dute.

•        7.000 m2 bidaiarien aparkalekuaren inguruko bideetako zoladura birsortuta.

•        14,7 km hormigoizko ziri perimetrala, pista-zerrendako balizamenduaren "orrazi mota" kanalizaziorako.

•        1,2 km arekak nibelatzeko, pistaren bi muturren amaieran dauden segurtasun-eremuetarako sarbidea ematen duten bideetan.

•        45.000 m2 baino gehiagotan jardutea, pistako  nibelatutako eta errodaje-kaleko zerrendan gainazalak berdintzeko

•        Lurreko irlatxoa zolatzea SIZren eraikinaren ondoan (Suteak Itzaltzeko Zerbitzua), 1.700 m3 inguruko lur-erauzketa dakarrena.

•        Kableatuaren 17 km berritzea errodadura ertzeko balizen lehen mailako hiru zirkuituetan.

•        Handling ekipoetarako eremua handitzea eta zolatzea, bloke teknikoaren ondoan; horrela, 2.000 m2 gehiago lortuko dira ekipo horiek aparkatzeko.

Azken hilabeteetan egindako beste lanik deigarrienetako bat suhiltzaileen parkeko ur-biltegi goratua da. 166.000 euroko inbertsioa kostatu duen ekipamendu horri esker, aireportuko SIZko (suteak itzaltzeko zerbitzua) kamioiek karga azkarra egin ahal izango dute eta beren operazioak seguruagoak eta eraginkorragoak izango dira.

 

AZPIEGITURA ESTATEGIKOA

"Terminalaren eraikinaren eraberritzea jada martxan jarrita eta, bidaiarien operazioari dagokionez, aire-konpainiek –Denis Itxasok nabarmentzen du– aireportu eguneratua dute, era guztietako charter, erregular eta low-cost operazioetarako ezin hobea. Bidaiarientzako eta aire-lineentzako irudi berrituaz, Arabako azpiegitura guztiz prestatuta dago mundu mailako abiazio komertziala berraktibatzerako".

Gainera, Denis Itxaso Gobernuaren Ordezkariaren ustez, "Lan horiekin, Vitoria-Gasteizko aireportuak etorkizunean hazten jarraitzeko gaitasuna erakusten du ekipamendu egokiaz eta etengabeko mantentze-lanez, bai aireko aldeko azpiegituran, bai bidaiarientzako eremuan. Horrela, Arabako azpiegiturak erreferentzia izaten jarraitu ahal izango du zamaontzien garraioan, Espainiako aireportuen artean laugarren postua  egonez".


Izan ere, joan den abuztuan, 4.454 tonez, % 8,3ko igoera izan zuen garraiatutako salgaiak, kargan espezializatutako gainerako aireportuetan beherakada nabarmenak izan zituen ingurunean.


"2019ko udaberrian H24 ordutegia berreskuratzeari esker, Arabako aireportuak –Gobernuaren Ordezkariak adierazi du– azpiegitura perfektuak ditu edozein operatibotarako, eta edozein unetan prest daude. Horretik bidaiarien hegaldi komertzialek onura hartzen dute, baina, batez ere, zamaontziek, joan den apirilean frogatu zen bezala; izan ere, material sanitarioz betetako kontinenteen arteko hainbat hegaldi Vitoria-Gasteizen lurreratu ziren, Euskadiko eta Gaztela eta Leongo osasun-sistemetara bidalitakoa, osasun-larrialdiaren unerik txarrenean".

Bestalde, Arriola Sailburuak esan du Foronda salgaien garraioaren zutabe nagusietako bat dela Espainian eta egingo diren lanek lehiakortasuna indartuko dutela.

“Terminala birmoldatzearekin aireportuak hegaldiak eta bidaiariak erakartzeko erakargarritasuna ere irabaziko du, Covid-19k aireko garraioan sortutako egoera normalizatzen denean. Izan ere, bi trafikoek, zama-trafikoak eta bidaiarienak, lekua dute eta aldi bereko egon behar dute Vitoria-Gasteizkoak eskaintzen dituen prestazioak dituen aireportu batean", gehitu du Sailburuak.