Memoria Demokratikoaren Estatuko Idazkariak Ines Nuñez de la Parte hartzen du, 1977ko poliziaren gehiegikerien biktima baten alaba

23/02/2021

  • Gobernuaren Euskal Herriko Ordezkaritzak antolaturiko topaketak balio izan du, denboran zehar bidegabeki sufrimendua eta oinazealdia jasan zuen  familia baten mina aitortzeko eta enpatia agertzeko. Francisco Javier Nuñez  polizia-agenteek jipoia eman eta errizino-olio eta koñaka  irenstera behartu ondoren hil zen.

 

Ines Nuñez de la Parte abokatu bilbotarraren aita   Bilbon 1977ko amnistiaren aldeko astearen azken biktima izan zen. Francisco Javier Nuñezi bi poliziek jipoi bat eman zioten bere etxeko atarian eta egun batzuk geroago salatzera joan zenean berriro jo zuten,  hainbesteraino non aste batzuk geroago hil egin zen. Gaur, Ines Nuñez de la parte, Fernando Martinez, Memoria Demokratikoaren Estatuko Idazkariarekin bildu da Gobernuaren Euskal Herriko Ordezkaritzak antolaturiko topaketan. Topaketak, zeinean baita parte hartu du ere Denis Itxasok, Gobernuaren Euskal Herriko Ordezkariak, balio izan du polizia-agenteek bere aitari eginiko bidegabeko kaltea aitortzeko. Inesek azken urteotan geletako biktimen parte-hartze programetan esku hartu du.

Francisco Javier Nuñez, matematika-irakaslea, 2012an Patxi Lopez  lehendakariaren Gobernuak landu zuen poliziaren gehiegikerien biktimen erreparazio Dekretua onartu ondoren abian jarri zen Balorazio Batzordeak biktima gisa aitortu zuen

1977ko maiatzaren amnistiaren aldeko astean zehar, Nuñez,  nork orduan 38 urte zituen, hiru urte eta erdi zituen Ines  alabarekin etxera itzultzen ari zenean manifestazio batekin topo egin zuen. Momentu horretan, poliziak bere atariaren inguruan jo egin zuen. Bi egun ohean igaro ondoren, epaitegira joan zen gertaturikoa salatzera. Han eraso zuten agenteak abisatu zituzten. Hauek furgoneta batean sarrarazi eta errizino-olio eta koñak botila bat  irenstera behartu zuten. Nuñez ospitaleratu egin zuten irenste honengatik eragindako kalteengatik eta egun batzuk geroago hil zen.

“Francisco Javier Nuñezen historia”k, adierazi du Denis Itxasok, “zarrada eragiten du,  hunkitu eta haserretu aldi berean. Poliziaren agente batzuek eragin zioten kaltearen aitorpena aukera bat gehiago da biktima, memoria eta elkarbizitza kontuetan elkarrekin aurreratzeko. Mota honetako ankerkeriek guztien memoria kritikoa, argia eta zintzoa eskatzen du. Eta hori nahitaez dakar berekin Francisco Javier Nuñezi egin zitzaion bidegabeko kaltearen aitorpenak”.