Vitoria-Gasteizko aireportuak 24-O ordutegi osoa izango du datorren maiatzaren 20tik

Vitoria-Gasteizko aireportuak 24-O ordutegi osoa izango du datorren maiatzaren 20tik

07/04/2021

  • 1980tik lehen aldiz, Gasteizko aireportuak 24 orduko ordutegia izango du zamalanetarako nahiz bidaiarientzako, astean 7 egunez.

 

Gasteizko aireportuak maiatzaren 20tik aurrera egingo du lan 24-O ordutegian, asteko egun guztietan. Eta eskuragarri egongo da salgaien zein bidaiarien trafikorako. 2019ko apiriletik aurrera, egun osoa irekita zegoen, larunbat eta igande goizaldean izan ezik.

Hemendik aurrera, eta datozen asteetan aireportuaren inguruan 78 etxebizitza isolatzeko plana gainbegiratuko duen Ingurumenaren Jarraipen Batzordea eratu ondoren, Arabako aireportuak 24-O osoko ordutegia izango du asteko zazpi egunetan.

Azken hilabeteetan karga erritmo onean hazten ari denez, Gasteizko aireportua hobetzen jarraitzeko prest dago, bai eta bidaiarien alderdian ere, ahal den neurrian, txertaketaren bilakaerari eta osasun-egoeraren hobekuntza ekarriko duen abiazio komertzialaren berreskurapenari esker.

Denis Itxaso EAEko Espainiako Gobernuaren Ordezkariaren hitzetan, akordioa "historikoa" da eta Espainiako Gobernuak salgaien garraioan "azpiegitura kritiko" hori 2020an zehar etengabe hobetzeko egindako lanaren ildotik doa. "24-Oa berreskuratzeko urrats honetaz,  Forondako aireportuak lehiakortasuna irabazten jarraitzen du. Horrez gain, terminala eta bere inguru guztia birmoldatzeko lanak martxan daude dagoeneko eta, horri esker, aireportuak aurrera egin dezake. Hori oso garrantzitsua da Euskadiren susperraldi ekonomikorako, pandemiaren ostean".

Mugikortasun-murrizketen ondorioz, ahal denean, Gasteiztik berriro hegan egiten duten bidaiariek, eraikin terminal berritu bat izango dute udaren hasieran, bai barrualdean, bai kanpoaldean. Horri esker, espero den trafiko-eskaerari erantzuteko azpiegitura bat izango dute.

Audio Denis Itxaso (MP3 · 342,81 KB)