CDTIk milioi bat euro bideratu ditu Euskadiko 4 enpresaren I+G+b proiektu berritarako

CDTIk milioi bat euro bideratu ditu Euskadiko 4 enpresaren I+G+b proiektu berritarako

08/04/2021

  • Halaber, ETEEetarako malgutzeko neurriak onartu dira, bai eta I+G+b arloko laguntza itzulgarriak hobetzea ere

 

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari atxikitako CDTIren Administrazio Kontseiluak martxoaren 4an I+G+b proiektu berri onartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, 1.696.458 euroko guztizko aurrekontuaz. Haietatik CDTIk 1.032.512 euro jarriko ditu. Onartutako lau proiektuetatik bi Arabako enpresei dagozkie eta beste bi Gipuzkoakoei.

Espainian, Industria Garapen Teknologikorako Zentroak I+G+b arloko 161 proiektu berri onartu ditu, guztira 98,42 milioi euroko aurrekontuaz, CDTIk 76,73 milioi euro jarriz. CDTIk 171 eragiketa onartu ditu eta laguntza guztiak maileguen modalitatekoak dira.

Euskal Autonomia Erkidegorako onartutako proiektuak Pferd RUGGEBERG, S.A. eta ZIGOR CORPORACION S.A. enpresek garatuko dituzte, Vitoria-Gasteizen. Guztira 473.328 euroko aurrekontua izango dute lehenengoaren kasuan eta 365.530ekoa bigarrenaren kasuan. CDTIk Gipuzkoan onartutako bi proiektuak GAES, S.A.ri dagozkio, Astigarragan, 369.501 euroko aurrekontuaz, eta ELECTROTECNICA DEL URUMEA S.L.ri, Andoainen, 488.099 euroko aurrekontuaz.

I+G+b arloko laguntza itzulgarrien hobekuntzak

Laguntza berriez gain, Administrazio Kontseiluak onartu du I+G laguntzetarako eta LIC eta LIC-A berrikuntzarako laguntzetarako amortizazio-epeak luzatzea, I+G+B proiektuetarako CDTI laguntzen amortizazio-baldintzak hobetzeko.

Neurri horren helburua laguntzaren zati itzulgarriari dagokion amortizazio-karga enpresentzat sei hilean behin murriztea da, laguntza-lerro bakoitzari lotutako intentsitate-mugak kontrolatuz.

Enpresa txiki eta ertainentzako malgutasun-neurri berriak

Osasun-larrialdiak eragindako salbuespen-egoeragatik likidezia-zailtasun iragankorrei aurre egin behar dieten ETEEak ez zigortzeko, Administrazio Kontseiluak onartu du CDTIren mailegu gisako laguntzen onuradun diren ETEEak 2021eko apirilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitarteko printzipalaren kuoten berandutze-interesak ordaintzetik salbuestea, betiere dagokion amortizazioa mugaegunetik gehienez 15 hilabeteko epean ordaintzen bada. Neurri hori indarrean dagoen Aldi Baterako Esparru Nazionalari atxikitzen zaio, enpresei eta autonomoei laguntzeko neurriei buruzkoa, besteak beste, honako hauek: diru-laguntza zuzenak, aurrerakin itzulgarriak, abantaila fiskalak, maileguen bermeak eta interes-tasen hobariak egungo COVID-19 testuinguruan ekonomia babestera bideratutako maileguetan, eta, bereziki, 3.1 puntuari, muga jakin batekin (1.800.000 euro) enpresei ordaintzeko abantailak ematea baimentzen duena.

Baldintzak betetzen dituzten enpresa txiki eta ertainek 2021eko apirilaren 5etik 2021eko abenduaren 15era bitartean eskatu ahal izango dute neurri hori.

2021eko martxoan onartutako CDTI proiektuak (PDF · 34,07 KB)