Gobernuak baimena eman du Astigarraga eta Irun artean zabalera estandarra ezartzeko obren lizitazioa egiteko, 59 milioi eurotik gorako balio zenbatetsian

18/05/2021

Euskal Y-a Frantziako mugarekin lotzeko lanak

  • Eraikuntza-proiektuaren barruan sartzen dira bideko lanak, tunelak, egitura metalikoak, geltokiak eta geralekuak zabalera mistora egokitzea. Horri esker, linean aurreikusitako ustiapen berriari aurre egin ahal izango zaio.
  • Obra horiek egiteko epea 34 hilabetekoa izango da eta Abiadura Handiko Linea berriari jarraipena ematea ahalbidetuko du: Vitoria-Gasteiz – Bilbo – Donostia – Frantziako muga
  • Denis Itxasok: "Zabaldutako hirugarren hariko obrak lizitatzearen aukeraz, AHT bezalako azpiegitura baten azken etapak marrazten dituen obra-egutegi bati ekingo diogu, Gipuzkoako lurraldearen lehiakortasun ekonomiko eta turistikorako funtsezkoa dena."
  • Jarduera hau Europar Batasunak finantzatuko du NextGenerationEU funtsen bidez.

 

Ministroen Kontseiluak, gaurko bileran, baimena eman dio Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari (Mitma) Astigarraga-Irun ibilbidea egokitzeko obren kontratua lizitatzeko, Adif-Alta Velocidad-en bidez, abiadura handiko eta zabalera iberikoko zirkulazioek batera erabil dezaten, hirugarren errei bat ezarriz.

EAEko Gobernuaren Ordezkaritzak kontratuaren xehetasunak jakinarazi ditu. Kontratuaren balio zenbatetsia 59.321.650,81 eurokoa da (BEZik gabe) horrela banatuta: 50.622.317,19 euro obren kontzeptuan, gainerako zenbatekoa hornidurei (8.226.151,56 euro) eta zerbitzuei (473.182,06 euro) dagokie. Obrak egiteko aurreikusitako epea 34 hilabetekoa da.

Denis Itxaso Gobernuaren Ordezkariak azaldu duenez, "Vitoria-Gasteiz-Bilbo-Donostia Abiadura Handiko Lineari jarraipena emango dio eta Frantziako mugarekin lotura ahalbidetuko du, Madril-Hendaia linearen bidez",

Proiektuak Astigarraga eta Irun arteko ibilbidean zabalera mistoa ezarritzean datza, bai bide orokorretan bai hala eskatzen duten bigarren mailako bideetan, instalazioak egokituz elkarreragingarriak diren tren estandarrak (750 m) behar bezala ustiatzeko eta, aldi berean, zerbitzua behar bezala emango dela bermatuko da, bai bidaiarien zirkulaziorako, bai salgaien zirkulaziorako.

Proiektuak plataforma- eta gainegitura-jarduketa batzuk barne hartzen ditu, hiru tarte bereizitan:

▪        Hernaniko geltokia: bertan, trenbideak birmoldatuko dira luzera estandar elkarreragingarriko merkantzia-trenak baztertzeko bide berri bat ezartzeko.


▪        Astigarraga - Donostia tartea; hirugarren erreia ezarriko da Astigarragako lotunetik, linea konbentzionalaren eta abiadura handiko linearen artean, Donostiako geltokiaren sarreraraino.

▪        Donostia - Irun tartea: non hirugarren erreia ezarriko den bi geltokien artean.

Trenbide-azpiegituran aurreikusitako obren artean, bideko lanez gain, tunelak, egitura metalikoak, pasagune goratuak, geltokiak eta geralekuak zabalera mistora egokitu behar izango dira, lineak aurreikusitako ustiapen berriari erantzun ahal izateko.

 

Linea berriaren jarraipena Frantziako mugaraino

Itxasok azpimarratu nahi izan du, "jarduera konplexu honen aparteko garrantzia Abiadura Handia Donostian eta Irunen sartzeko orduan duen zenbaterainokoarengatik bai eta aldiriko metropoliko tren-garraioaren maiztasunean izan dituen eraginengatik ere". "Zabaldutako hirugarren hariko obrak lizitatzearen aukeraz", Ordezkariak azpimarratu duenez, AHT bezalako azpiegitura baten azken etapak marrazten dituen obra-egutegi bati ekingo diogu, Gipuzkoako lurraldearen lehiakortasun ekonomiko eta turistikorako funtsezkoa dena, historikoki konektibitatean izandako defizitaren ondorioz oztopatuta".

Halaber, Ordezkaritzak argitu duenez, "azken batean, proiektuaren irismenaren parte dira zabalera mistoa ezartzeko beharrezkoak diren plataforma- eta gainegitura-lan guztiak. Elektrifikazio-jarduerak eta segurtasun- eta komunikazio-instalazioak proiektu independenteen xede dira ".

Obra horiek gauzatzeak aukera emango du Vitoria-Gasteiz – Bilbo – Donostia – Frantziako mugako Abiadura Handiko Linea berriari jarraipena emateko. Linea hori Europar Batasuneko 3. Lehentasunezko Proiektuaren adar atlantikoaren barruan dago. Gainera, abiadura handiak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak lotuko ditu eta Euskal Herria penintsulara eta Frantziara hurbilduko du.

Lan horiek Objetivos de Desarrollo Sostenible lortzen laguntzen dute; zehazki, 9. ODS 9 (Industria, Berrikuntza eta Azpiegitura) eta ODS 17(Helburuak lortzeko aliantzak).

 

Audio Denis Itxaso (MP3 · 271,65 KB)