Arroyo eta Callejoko tunelak berreraikitzeko obrak bisitatzea, Adif-en Bilbo-Santander zabalera metrikoko linean

28/05/2021

Eguna:     Astelehena,  2021eko maiatzaren 31a

Ordua:      10:00etan

Tokia:       BI-3602 Zalla-Otxaran errepidea, Arrieta Auzuneko bidegurutzea

 

Denis Itxaso Gobernuaren Ordezkariak eta Angel Contreras Adifeko Kontserbazio eta Mantentze Zuzendari Nagusiak Zallako (Bizkaia) Callejo eta Arroyoko tunelak berreraikitzeko lanak bisitatuko dituzte  Bilbo-Santander 780 trenbidearen zabalera metrikoaren Karrantza-Aranguren tartean.


Bisitaldiak ordu eta erdi iraungo du eta komunikabideekin bilduko dira azken fasean dauden lanen bilakaerari buruzko datuak emateko.

 

Oharrak:

Bisita egiteko, obren gunean elkartuko gara, Arrieta Auzuneko sarreran, Zalla-Otxaran (Bizkaia) BI-6302 eskualdeko errepidea. Aparkalekua dago.

Bertaratutakoei gehieneko puntualtasuna eskatzen zaie.

Obra bisitatzeko ur- edo mendi-oinetakoak erabiltzea gomendatzen da.

Harremanetarako telefonoa: Asunta Uribe 647973555 (Adif)