Espainiako Gobernuak 665.849 kilo elikagai banatuko ditu Euskadin egoera ahulenean dauden pertsonei laguntzeko

Espainiako Gobernuak 665.849 kilo elikagai banatuko ditu Euskadin egoera ahulenean dauden pertsonei laguntzeko

09/06/2021

  • Elikagaiak gutxienez 43.000 lagunengana iritsiko direla kalkulatzen da

 

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak, Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren (FEGA) bidez, "Egoera ahulenean dauden pertsonei elikadura-laguntza emateko 2021 programaren" lehen fasea jarri du abian. Programa horrek Euskal Autonomia Erkidegoan 665.849,44 kilo elikagai doan banatzea ekarriko du. Ekintza horretarako, 42 milioi euroko elikagaiak erosi behar izan dira lizitazio publikoko prozesu baten bidez eta Pertsona behartsuenentzako Europako Laguntza Funtsak (FEAD) %85 batean eta aurrekontu nazionalak % 15 batean finantzatzen dute. Bi fasetan egingo da, urte osoan zehar, eta herrialde osoan guztira 59.225.632 kilo elikagai banatuko dira.

Erositako produktuak oinarrizkoak, askotarikoak, elikagarriak, ez oso galkorrak, garraiatzeko eta biltegiratzeko errazak dira. Sortan honako hauek sartzen dira:  arroza, babarrun egosiak, UHT esne osoa, kontserbako atuna, elikadura-pasta, tomate frijitua, gailetak, barazkien mazedonia, kakao disolbagarria eta fruta zein  oilasko potekoak.

Produktuak ekainean eta uztailean banatuko dituzte Elikagaien Bankuaren eta Gurutze Gorriaren bidez. Hauek, berriz, banaketarako baimena duten erakundeei emango dizkiete: 68 Bizkaian, 20 Araban eta 48 Gipuzkoan. Erakundeek 43.222 onuradunen artean banatuko dituzte elikagaiak: 2.971 Araban, 12.124 Gipuzkoan eta 27.127 Bizkaian.

Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren webgunean ikus daitezke

programa martxan jartzeari buruzko xehetasun guztiak.