12.600 euskal herritarrek baino gehiagok etekina aterako diote erretiroko kotizazio gabeko- eta baliaezintasun-pentsioen % 15eko igoerari

12.600 euskal herritarrek baino gehiagok etekina aterako diote erretiroko kotizazio gabeko- eta baliaezintasun-pentsioen % 15eko igoerari

28/06/2022

Ukrainako Gerrari Erantzuteko Plan Nazionalaren bigarren fasea

  • Denis Itxaso: “Gobernuak bere araua  betetzen du, kolektibo ahulenak prezioen garestitasunaren erdian babestekoa. Bidezko susperraldiak dakar pandemia edo gerra baten eraginak desberdintasun-arrakala berririk ez sortzea, ezta Euskadin ere”.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko 12.681 herritarrek etekina aterako diote erretiroko kotizazio gabeko- eta baliaezintasun-pentsioen igoera iragankorrari urte amaierara arte. Pentsio horien igoera joan den larunbatean Ministroen Kontseiluak onartutako Errege Lege Dekretuan jasotako neurrietako bat da, Ukrainan Gerrari Erantzuteko Plan Nazionalaren bigarren faseko neurriak jasotzen dituena. Abenduaren 31ra arte egongo da indarrean. Planak 9.000 milioi eurotik gorako aurrekontu-ahalegina ekarriko du -5.500 gastuan eta 3.600 zerga-beherapenengatiko diru-sarreren murrizketan-. Guztira, 2022a amaitu arte, Gobernuak 15.000 milioi euro bideratuko ditu helburu horretara.

Gobernuaren ordezkari Denis Itxasok azpimarratu du Gobernuaren “azkartasuna” prezioen gorakadak etxe eta kolektibo ahulenetan zein “ekoizpen-sarean” duen eragina arintzeko jardutean. Gaineratu duenenez, “Ukrainako gerrak arriskuan jartzen du ahalegin handiz eraikitzen ari ginen suspertze sozioekonomikoa. Gobernuak bere araua betetzen du, kolektibo ahulenak prezioen garestitasunaren erdian babestekoa. Bidezko berreskuratzeak dakar pandemia edo gerra baten eraginak desberdintasun-arrakala berririk ez sortzea, ezta Euskadin ere”.

Denis Itxaso Gobernuaren ordezkariak Aiaraldean, Kosterako abeltzaintza-ustiategi batera egindako bisitan egin ditu adierazpen hauek. Bertan, sektorearen egungo egoeraz interesatu da, prezioen igoerak gehien kaltetu dituenetako bat, eta bertatik bertara egiaztatu ahal izan ditu Euskadiko abeltzaintzaren beharrak eta lan-metodoak.

Nekazaritza- eta abeltzaintza-sektore horri dagokionez, planaren lehen fasean 6,8 milioi euro banatu ziren, eta horietatik 4,18 esne-sektoreari ordaindu zitzaizkion. Kolektibo horretan 525 abeltzain daude, 18.982 behi, 74.304 ardi eta 2.214 ahuntzez.

Planaren bigarren faseak Gutxieneko Bizi Diru-sarreraren (GGPI) % 15eko igoerari ere eutsi dio. “21.879 prestazio eman ziren ekainaren 12ra arte Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira 44.666 onuradunentzat”, Gobernuaren ordezkariak adierazi duenez.

Berritasun gisa, planak 200 euroko zuzeneko laguntza jasotzen du 14.000 eurotik beherako errenta duten etxeetan bizi diren soldatapekoentzat, autonomoentzat eta enplegu-bulegoetan izena emanda dauden langabeentzat. Ordainketa bakarra uztailean eskatu ahal izango da.

Joan den martxoan, Gobernuak bonu sozial elektrikoa indartzea onartu zuen, estaldura beste 600.000 familia gehiagotan handituz, 1,9 milioi etxetara iritsi arte, eta automatikoki berritzea ezarriz, beste hobekuntza batzuen artean. Halaber, 2022 honetarako bonu sozial termikoaren zuzkidura 228 milioira igo zen. Orain erabaki du indarrean dauden bonu sozial elektrikoaren aparteko deskontuak mantentzea kontsumitzaile kalteberentzat eta kaltebera larrientzat, tarifa arautuaren % 60an eta % 70ean daudenentzat, hurrenez hurren, 2022. urte osorako. «Joan den apirileko datuez», adierazi du Itxasok, «autonomia-erkidegoan guztira 51.385 euskaldunek zuten bonu sozial termiko hau”.

Ukrainako Gerrari Erantzuteko Plan Nazionalaren bigarren premiazko neurri-sortak salgaien errepideko garraioaren sektoreari laguntzeko neurriak biltzen ditu. Laguntzak jaso ahal izango dituzten garraiolari-enpresak, autonomoak barne, Euskal Autonomia Erkidegoan 8.094 dira. Salgaien eta bidaiarien garraioko enpresentzako zuzeneko laguntzak aldatu egiten dira ibilgailu motaren arabera: 1.250 euro kamioi bakoitzeko, 900 euro autobus bakoitzeko, 500 euro furgoneta bakoitzeko eta 300 euro taxi, GTIa edo anbulantzia bakoitzeko.

Gainera, % 2tik gorako igoerak eragozten dituzten etxebizitza-errentamenduko kontratuen errentaren urteko eguneratzearen ezohiko mugaren luzapena jasotzen da. Neurri horren bidez, errenta eguneratu behar den ohiko etxebizitzaren alokairu-kontratu baten errentariak errentatzailearekin negoziatu ahal izango du errentaren urteko eguneratze horretan aplikatuko den igoera. “Akordiorik ez badago, kontratuaren errenta ezin izango da eguneratu % 2tik gora”, gogorarazi du Gobernuaren ordezkariak eta gaineratu: «Guztira, Euskadiko 110.500 etxe bizi dira alokairuan, hau da, erkidego osoaren % 12,10».

Premiazko neurrien paketeak 2022ko abenduaren 31ra arte mantenduko du erregai litroko 20 zentimoko hobaria herritar guztientzat. Euskal Autonomia Erkidegoan 1.254.628 gidari daude erregistratuta eta guztiak izan daitezke aurrezkiaren onuradun. Erregaien hornitzaileek hobari horrek dakartzan deskontuak itzultzeko eskatu ahal izango dute hilero eta Zerga Agentziari aurrerapena eskatzeko aukera ere izango dute.

Kontsumitzaileak energiaren prezioen igoeratik babesteko ahaleginean, bereziki ahulenak, dekretu berriak ezartzen du elektrizitatearen gaineko BEZa % 10etik % 5era izango dela uztailaren 1etik urtearen amaierara arte. Gainera, garraio publikoa bultzatzeko helburuaz, hileko abonu guztien eta Estatuak edo estatuko erakundeek emandako lurreko garraioko edozein titulu multibiajeren prezioaren % 50eko murrizketa onartu da; murrizketa % 30ekoa izango da autonomia-erkidegoetako edo toki-erakundeetako abonuen kasuan, eta beren baliabideekin osatu ahal izango dute neurria, % 50era iritsi arte. Murrizketa irailaren 1etik abenduaren 31ra arte aplikatuko da.

Beste jarduera multzo bat prezioen igoerak gehien eragiten dien sektoreetan oinarritzen da: irailera arte luzatzen da arrantza, nekazaritza eta hiri zein errepide bidezko garraiorako Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketa atzeratzea.