Denis Itxasok gogoratzen du datozen jaiegunak ez direla “kanpora joateko”

18/03/2020

  • Gobernuaren Ordezkariak nabarmentzen ditu bigarren bizilekua Kantabrian, Nafarroan edo Errioxan dauzkaten familiak, bertara oporretan joan ez daitezen.

 

Gure erkidegoko zenbait herritarrek, martxoaren 19ko jaieguna aprobetxatuz, gure ondoko Erkidegoetan daukaten bigarren etxebizitzera joateko edo euren ohiko bizilekutik kanpora joateko aprobetxatzea pentsatu badute, Gobernuaren Ordezkariak, Denis Itxasok gogoratzen die behartuta daudela martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ezartzen dituen neurriak  betetzera. Aipatutako Dekretu horretan, alarma egoera ezarri  zen COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeako  eta pertsonen zirkulazio askatasuna mugatzen duten  murrizpen batzuk ezartzen dira.

Oinez edo ibilgailuz ibiltzeko salbuespenen artean ez dago bigarren bizilekura joatea asteburua edo zubia pasatzera. Zentzu honetan, aurreikusita dago alboko erkidegoetan patruila bereziak egitea premisa hauek betetzen direla kontrolatzeko eta bereiziki, turistikoak diren eta bigarren etxebizitza gehienak biltzen dituzten udalerrietan. 

Hortaz, gogoratu behar da, Barne Ministerioak jadanik adierazi bezala, Segurtasun Kidegoek segurtasun dispositiboak jarriko dituztela, finkoak eta mugikorrak, errepideetan, espazio publikoetan eta garraio sarean, eta bereiziki, onartutako murrizpenek gehien eragin ditzaketen toki edo orduetan, mugimenduen askatasuna murrizten duten neurriak betetzen direla ziurtatzeko.

Herritarrok lagundu behar dugu koronabirusaren hedakuntza geldiarazteko ezinbesteko zeregin horretan. Ez dago beraz inolako aitzakirik, Gobernuak herritarren osasuna eta segurtasuna babesteko, gaixotasunaren hedakuntza gelditzeko eta osasun publikoaren sistema indartzeko ezarri  dituen murrizpenak ez betetzeko.

Gogoratu dezagun, bada, birusa geldiraziko dugula etxean geratzen bagara.