Espainiako Gobernuak 330.000 maskara banatuko ditu EAEko udalen artean

04/05/2020

  • Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak azpimarratu duenez, "euskal herritarrak berriro erantzukizunaren eta gizalegearen eredu direla. Erantzukizun sozialekoa eta erantzukizun pertsonalekoa "

 

Gobernuak 330.000 maskara emango dizkie EAEko udalei. Zehazki, Bizkaian 172.000 banatuko dira, Gipuzkoan 108.000 eta Araban 50.000. Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritzak eta bakoitzaren Ordezkariordetzek 20.000 biztanletik gorako euskal udalerrietako arduradunei emango diete banaketa; biztanle gutxiagoko udalerrietan, berriz, Foru Aldundiek egingo dute banaketa Araban eta Gipuzkoan, eta Euskadiko Udalen Elkarteak ( EUDELek) Bizkaian.

Arabaren kasuan, Vitoria-Gasteizen 37.000 maskara banatuko dira eta Foru Aldundiak 13.000 maskara banatuko ditu Arabako gainerako udalerrietan. Bizkaian, Gobernuaren Ordezkariordetza arduratuko da 20.000 biztanletik gorako 11 udalerrien artean 119.600 maskara banatzeaz eta, gutxiagokoetan, EUDELek 52.400 maskara banatuko ditu. Azkenik, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzak 57.300 maskara banatuko ditu biztanle gehien dituzten 7 udalerrietan eta Foru Aldundiak osasun-material honetako 50.700 ale 20.000 biztanletik beherako udalerrietan.

Beste bi hiriburuei dagokienez, Bilbok 51.700 maskara jasoko ditu Espainiako Gobernutik eta Donostiak, 28.000.

Denis Itxasok, Euskal Autonomia Erkidegoko Espainiako Gobernuaren  Ordezkariak, eta Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta EUDELeko presidenteak banaketaren xehetasunak azaldu dituzte Vitoria-Gasteizko udaletxean, hainbat administraziok banaketan izandako lankidetza eta koronabirusak eragindako pandemiaren aurkako borrokan izandako inplikazioa baloratuz. Zentzu horretan, Denis Itxasok Udalek krisi honetan egindako lana aitortu du, herritarrei lotutako lana. Udalerriak dira pairatzen dugun egoeraren premia zehatzak gertuen ezagutzen dituztenak, batez ere egoera larrienean dauden kolektiboetan, eta haien esku dago material hori beren irizpideen arabera banatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalen artean banatutako maskarek Gobernuak  Autonomia Erkidegora igorri dituen 684.000 maskaren bidalketan kokatzen dira. Halaber, guztizko kopuru horretan sartzen dira gaur, astelehenean, eta bihar, asteartean, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, Gurutze Gorriak eta DYAk Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten garraio-nodo nagusietan eta Babes Zibileko talde propioak dituzten udalerrietan banatzen ari diren 282.000etan sartzen dira ere bai. Azkenik, beste 72.000 maskara emango zaizkie Gurutze Gorriari (24.000), Caritasi (24.000) eta CERMI Ezintasuna duten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordeari (24.000).

Espainian, osotasunean hartuta, Gobernuaren Ordezkaritzek eta Ordezkariordetzek 14,5 milioi maskara jaso dituzte asteburu honetan; horietatik 6 milioi garraio-nodoetan banatuko dira, 7 milioi udalei eta gainerakoak, 1,5 milioi, lurraldeetako gizarte-erakundeei.

 

"Erantzukizunaren eta gizalegearen adibidea"

Denis Itxasok, EAEko Espainiako Gobernuaren Ordezkariak azpimarratu duenez, "euskal herritarrak berriro erantzukizunaren eta gizalegearen eredu dira Erantzukizun sozialekoak eta erantzukizun pertsonalekoak. Gaurtik aurrera, eta Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak larunbatean iragarri zuen bezala, garraio publikoa erabiliko duenak maskara eraman behar izango du. Eta gaur gure geografiako hainbat puntutan ikusi ditugun irudiek herritarrengandik eskatzen dugun diziplina sozialaren fede ematen dute ".

Gobernuaren Ordezkariak herritarren kontzientzia zibikoa nabarmendu du. Bere hitzetan, "Banaketaren arrakasta ez da emandako maskara kopuruaren arabera neurtzen, baizik eta maskara horiek gaurtik aurrera nahitaez erabili behar zirela ez zekitelako bat ere eramaten ez zutenei, gutxiagokoei, eskaintzeko gaitasunaren arabera. Normaltasun berrirantz egiten ari garen urrats zuhurrak ez lirateke posible izango herritarren kontzientziaziorik gabe. Lortzen ari garen mugarriak beren konpromisoari esker dira ".

Azkenik Denis Itxasok azpimarratu du"Lan hori posible egiteko haien denbora eta baliabideak eskaini dituzten boluntarioen eta horien guztien lana eta dedikazioa. Ez bakarrik maskarak erabiltzaileei helarazteko, bai eta erabilerari buruzko orientazioa emateko ere".