Denis Itxaso: “Instituzio publikoek lankidetzaren kultura lehenetsi behar dute guztion onerako”

04/06/2020

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren Ordezkariak  gaur Bexen Medical enpresak Etxebarrin (Bizkaia) duen ekoizpen-lantegi berrira egindako bisitan parte hartu du
  • Denis Itxaso: “MCC Taldearen erantzun-ahalmenak funtsezko zeregina izan du, irtenbide teknologikoa emateko eta jarduera hartzeko gai den lurzorua eskuragarri jartzeko gai izan baita. Gainera, lankidetza publiko pribatuak  Defentsa Ministerioak eta Administrazio Publikoekin egindako kontratuek eragiketa hori burutzeko beharrezko logistika eta finantzaketa eman dezatela  ahalbidetu du”

 

Denis Itxaso EAEko Espainiaren Gobernuak Ordezkariak Bexen Medical enpresak Etxebarrin (Bizkaia) duen maskarak ekoizteko lantegi berrira antolatutako bisitan parte hartu du gaur goizean. Instalazio berri horiek Osasun Ministerioarentzat 60 milioi maskara ekoizten hasi ziren hiru makinak hartzen dituzte joan den apiriletik. Makinak apirilean iritsi ziren Txinatik, Mondragon Assemblyk fabrikatuta, eta gero Defentsa Ministerioko logistika operadoreak Espainiara eraman zituen.

Martxoaren amaieran, Sendagaien Espainiako Agentzia Bexen Medicaleko zuzendari nagusiarekin eta Mondragon Assemblykoarekin harremanetan jarri zen, ahalik eta azkarren maskara gehien ekoizteko proposamena egiteko. Azken finean, hilean 10 milioi maskara ekoiztea Espainiako Gobernuarentzat.

Lantegira egindako bisitan, Gobernuaren Ordezkariak eskerrak eman dizkie Bexen Medicali zein Mondragon Korporazio Kooperatiboari egindako lanagatik eta haien kooperatiba-kultura eta lankidetza eredugarri baten bidez pandemiari aurre egiten laguntzeko duten kezka baloratu ditu.

Denis Itxasok gogoratu duenez, “Covid-19k agerian utzi duena osasun-krisiari aurre egiteko orduan Europako herrialde gehienek ahultasuna da, osasunari lotutako produktuak fabrikatzeko sektore propioa izateari uko egin diotelako. Hori dela eta, Espainiako Gobernua ahalegin guztiak egiten ari da osasun-babeseko material mota guztien ekoizpen nazionalaren ahalmena ahalik eta gehien handitzeko.”

Gobernuaren Ordezkariak aipatu ere aipatu du: “Niri dagokidanez, ezin dut ezkutatu harro nagoela gure Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak Bexen Medicalen proposamenari premiaz heltzeko aukera balioesten jakin duelako. Izan ere, erreserba estrategikoak handitzeko eta, bai gaur egun, bai osasun-materialaren izakinak berriz ere arriskuan jar dezakeen pandemiaren balizko agerraldi batean, hirugarren estatuen mendekotasuna arintzeko balioko duten 60 milioi maskara kirurgiko ahalik eta denborarik laburrenean fabrikatzeko gai dela erakutsi du Bexen Medicalek.”

“Industria-ehuna berreskuratzeko konpromiso eta estres handiko agertoki honetan, MCC Taldearen erantzun-ahalmenak funtsezko zeregina izan du, irtenbide teknologikoa emateko eta jarduera hartzeko gai den lurzorua eskuragarri jartzeko gai izan baita. Gainera, lankidetza publiko pribatuak  Defentsa Ministerioak eta Administrazio Publikoekin egindako kontratuek eragiketa hori burutzeko beharrezko logistika eta finantzaketa eman dezatela  ahalbidetu du. Izan ere, koronabirusaren osasun-larrialdiak berriro ere bultzatu du lankidetza publiko eta pribatua indartzeko beharra, konponbide eraginkorrak lortzeko.”

Azkenik Gobernuaren Ordezkariak nabarmendu duenez “Esperientzia honek ikaskuntza kolektiborako balio izan behar du, era horretako hondamendien aurrean gure erantzuteko gaitasuna sendotzen duten adostasun politiko eta sozialak lortzeko eta, zergatik ez esan, erakunde publikoen arteko lankidetza indartzeko ere bai, euskal enpresa-munduan hain hedatuta dagoen lankidetzaren kultura lehenetsiz, guztion onerako.”