Denis Itxasok eta Gorka Urtaran-ek Arabako Elikagaien Bankua bisitatu dute

15/06/2020

Egoera ahulenean dauden pertsonentzako Europako Laguntza Funtsaren Programa Operatiboa (2014-2020)

  • EAEko Espainiako Gobernuaren Ordezkari Denis Itxasok eta Vitoria-Gasteizko Alkate Gorka Urtaran-ek Arabako Elikagaien Bankuko instalazioak bisitatu dituzte gaur, arduradunekin batera.
  • Erakunde hori dagoeneko hasi da banatzen probintzian 2020rako Elikagaien Laguntzarako Programatik datozen 31 mila kilo elikagai. Gurutze Gorriak kopuru bera banatuko du Araban 62 mila kilo bete arte
  • Euskal Autonomia Erkidegoan, bi erakundeek guztira 629 mila kilo elikagai banatuko dituzte Programaren lehen fase honetan 42 mila onuradun ingururi, 478 mila euroko balioaz.

 

Gaur Denis Itxaso EAEko Gobernuaren Ordezkariak, Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizeko Alkate, Arabako Elikagaien Bankuko arduradun Carlos Zapatero Arabako Ordezkariorde eta Jon Armentia Udaleko Gizarte politiketako zinegotziarekin batera bisitatu ditu erakunde horrek Arabako hiriburuan dituen instalazioak – bai Jundizko biltegia, bai Brasil kaleko banaketa-lokala –, Elikadura Laguntzako 2020ko Programaren lehen fasearen hasiera dela eta.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak, Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren (FEGA) bidez, "Egoera ahulenean dauden pertsonei elikadura-laguntza emateko 2020 programa" jarri du abian. Programa horretan, 88.448.397 kilo elikagai banatuko dira, doan, Espainia osoan.

2020 Programak 87 milioi euro baino gehiagoko lizitazio publikoaren bidez elikagaiak erostea ekarri du. Pertsona behartsuenentzako Europako Laguntza Funtsak (FEAD) %85eko ko-finantziazioa du eta %15ekoa aurrekontu nazionalak.

Hiru fasetan garatuko da, horietako bi 2020an eta hirugarrena 2021eko lehen hiruhilekoan. Orain hasiko den lehen fasean 23,03 milioi kilo elikagai banatuko dira, hau da, 2020ko programan banatuko diren kopuru guztien %26.

Erositako "elikagai-saskiak" barne hartzen ditu arroza, babarrun egosiak, UHT esne osoa, oliba-olioa, kontserbako atuna, kontserbako sardina, haragi-kontserba (magro), elikadura-pasta, tomate frijitua, gailetak, barazki-mazedonia, kontserbako fruta, txokolate-irabiatua eta fruta- eta oilasko-tatxoak.

Denis Itxaso EAEko Gobernuaren Ordezkariak nabarmendu duenez, "Elikagaien bankua, Gurutze Gorria eta elikagaiak banatzen laguntzen duten ehun elkarte eta kolektibo sozial baino gehiago euskal gizartearen muskulu solidarioa dira, gizarte-arrailak berriro zabaltzeko arriskua dagoen unean. Oinarrizkoa da, funtsezkoa da gurea bezalako ongizate-gizarte batean, familia bakar batek ere ez galtzea oinarrizko elikagai-saski bat, askotarikoa, elikagarria, ez oso galkorra, garraio eta biltegiratze errazekoa. Eta hori herritar konprometituen sare boluntarioen bidez lortzen da. Krisi sanitarioak gure kontzientzia soziala suspertzeko eta mekanismo solidarioak aktibatzeko balio behar du".

 

LEHEN FASEA EUSKADIN

Guztira, Programaren lehen fasean 628.821,28 kilo elikagai banatuko dira Euskadin, 478.239,44 euroko balio ekonomikoaz eta 41.907 onuradunekin.

Araban, 62.212,4 kilo elikagai banatuko dira, 47.301, 24 euroko baliozkoak eta 3.783 onuradunekin. Bizkaian, 391.594,48 kilo elikagai, 297.833,4 euroko baliozkoak eta 26.585 onuradun. Eta Gipuzkoan 175.014,4 kilo elikagai banatuko dira, 133.104,8 euroko balioaz eta 11.539 onuradunekin.

 

2019KO ELIKADURA LAGUNTZAKO PROGRAMA

Egoera ahulean dauden pertsonentzako 2019ko Elikadura Laguntzako Programak iaz 2.805.997,52 kilo elikagai doan banatu zituen Euskal Autonomia Erkidegoan 39.000 onuradunen artean, gutxi gorabehera, programaren hiru faseetan. Euskal Autonomia Erkidegoan banatutako produktuen balio ekonomikoa 2.681.729,17 eurokoa izan zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko laguntza honela banatu zen:

Araban, 248.052,16 kilo, 237.299,64 euroko balio ekonomikoaz, batez beste 3.583 pertsonaren artean, programaren hiru faseetan.

Bizkaian, 1.828.723,44 kilo, 1.748.119,38 euroko balio ekonomikoaz; programaren hiru faseetan, 24.808 pertsona, batez beste.

Gipuzkoan, 729.221,92 kilo, 696.310,15 euroko balio ekonomikoaz, programaren hiru faseetan batez beste 10.395 pertsonaren artean.

 

ERAKUNDE ELKARTUAK

Oraindik elikadura-laguntza hori jasotzen ari ez diren eta programaren onuradun izan nahi duten pertsona behartsuek banaketako erakunde elkartu horietakoren batekin harremanetan jar daitezke. Erakunde horien zerrenda FEGAren web-orrian eskura daiteke, esteka honetan: https://www.fega.es/node/52549

FEGAren webgunean "Egoera ahulenean dauden pertsonentzako elikadura-laguntzako 2020 programa" abian jartzeari buruzko xehetasun guztiak kontsulta daitezke.