Gobernuaren Ordezkaritzak gaurtik aurrera 820.367 maskara banatuko ditu EAEko udal eta gizarte-erakundeentzat

26/11/2020

  • 338.367 maskara helaraziko zaizkie Euskadiko udalei eta 482.000 Gurutze Gorriari, Caritasi eta Edekari.
  • Pasa den apirilaz geroztik, Gobernuaren Ordezkaritzak, hiru Ordezkariordetzekin batera, 3 milioi maskara ingururen banaketa koordinatu du.

 

Gobernuak, Gobernuaren Ordezkaritzak eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Ordezkariordetzek koordinatutako jarduketa batean, guztira 820.367 maskara banatuko ditu gaurtik aurrera Euskadin: 76.762 maskara Araban, 276.478 maskara Bizkaian eta 467.127 maskara Gipuzkoan.

Maskar guztietatik, 338.367 EAEko udaletara bideratuko dituzte eta Gobernuaren hiru Ordezkariordetza bakoitzetik banatuak izango dira. Bestalde, 482.000 maskara emango zaizkie gizarte-erakundeei: Gurutze Gorriari, 452.000; Caritasi,  6.000; eta Edekari, 24.000. Hauek, era berean, behar handiena duten kolektiboen artean banatuko dituzte.

Gobernuak, Espainia osoan, beste 15 milioi maskara inguru bidaliko ditu Gobernuaren ordezkaritzen eta azpiordezkaritzen bidez, TTEE eta GKEei zuzenduta, funtsezko zerbitzuetako eta biztanle ahulen kolektiboetako langileei arreta emateko. Atzo egin zuen iragarpena Darias ministroak Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Salvador Illa Osasun ministroarekin batera, eta banaketa horretan udalerriek 7,2 milioi maskara jasoko dituztela azaldu zuen. Bestalde, GKEek 7,8 milioi maskara jasoko dituzte banatze honetan. Udalek jasoko dituztenekin batera, banaketa horren 15 milioiak izango dira.

Joan den apirilaz geroztik, EAEko Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ordezkariordetzek beste lau dispositibo garatu  dituzte garraio-nodo nagusietan maskarak banatzeko Erkidegoko udalen eta gizarte-erakundeen artean. Ondorioz, azken banaketa horrekin, guztira 2.846.867 izan dira banatu diren maskara.