Prentsa Deialdia.
Kanpo Arazoetako Ministroak Bilboko Portua bisitatuko du Brexit-ari aurre egiteko nola prestatu den ezagutzeko

30/12/2020

  • Arancha González Laya Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministroak Bilboko Portuko instalazioak bisitatuko ditu Denis Itxaso EAEko Espainiako Gobernuaren Ordezkariarekin eta Ricardo Barkala Portuko Agintaritzako presidentearekin batera.
  • Bisitaren helburua da jakitea nola prestatu den Bilbo, Erresuma Batuarekin trafikoan diharduen Espainiako portu-sistemako liderra, egoera berriari aurre egiteko.

 

Eguna:   Larunbata, 2021eko urtarrilaren 2a

Ordua:    11:00etan

Tokia:     Portu Agintaritzak Santurtzin dituen bulegoetan (autobusezko  garraioa, 10:15ean Bilboko erdigunetik. Irteera Kale Nagusiko 4tik izango da, Santander bankuaren paretik)

EGUNEKO AGENDA

10:15ean. Prentsa-autobusaren irteera Kale Nagusiko 4. zenbakitik (Santander bankuaren paretik), Plaza Biribilaren ondoan. Beharrezkoa da bertaratzea baieztatzea eta urtarrilaren 1eko 12:00ak baino lehen norberaren burua egiaztatzea https://www.bilbaoport.eus/ webgunean dagoen inprimakia betez. Behin sartuta, "Porturako  sarbidea" dioen erlaitza klikatu behar da. “Sarbide mota”-ri dagokionez, “APB Komunikabideak” aukeratu behar da. Bete eta bidali ondoren, dagokion egiaztagiria jasoko da aukeratutako helbide elektronikoan.

11etan. Harrera egingo diote Arancha González Laya Ministroari Ricardo Barkala Portu Agintaritzako presidenteak, Andima Ormaetxe Operazio, Merkataritza eta Logistika zuzendariak eta Denis Itxaso EAEko Espainiako Gobernuaren Ordezkariak. Tokia: Portu Agintaritzak Santurtzin dituen bulegoetarako sarrera

11:05etan. Portua bisitatzea eta irudiak hartzea.

12:00etan. Portu Agintaritzaren bulegoetara itzultzea eta adierazpenak.

12:30etan. Bisitaren amaiera eta Bilbora itzultzea.