Adifek Manzanos eta Pobesen trenbide-pasaguneak kentzeko proiektuak idazteko kontratuak esleitzen ditu.

21/04/2021

  • Proiektuek 68.484 euro izango dituzte

 

Estatuko Aldizkari Ofizialean gaur jaso da Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioaren mendeko Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (ADIF) esleitu dituela trenbide-pasagune hauek kentzeko eraikuntza-proiektuak idazteko zerbitzuak, Abando ind. Prieto – Casetas trenbide linea intermodalekoak, Pobesen, Erriberagoitia udalerrian eta Madril - Hendaia linearen 468/571 k.p-an, Manzanosen, Erriberabeitian.

Proiektuak ALABE eta PKVeintiocho enpresek osatutako ABEEari esleitu zaizkio, 68.484 euroan guztira, eta gauzatzeko epea 18 hilabetekoa da gaurtik aurrera, EAOn argitaratzen den egunetik aurrera.