Gasteizko aireportuak lehiakortasuna irabazten du bere terminal-eraikinaren birmoldaketaz

Gasteizko aireportuak lehiakortasuna irabazten du bere terminal-eraikinaren birmoldaketaz

29/06/2021

Lanak 2020ko irailan hasi ziren

  • Arabako azpiegiturak helmuga nazionaletarako sei aire-bide erregularrez eta nazioarteko biz ekingo dio udari.
  • Begoña Llarena Arabako aireportuko zuzendariak eta Denis Itxaso EAEko Espainiako Gobernuaren ordezkariak instalazioak bisitatu dituzte gaur, terminalaren birmoldaketa bertatik bertara ezagutzeko.
  • Lana 1,76 milioi euroren truke esleitu zen eta, 1980an inauguratu zenetik, bidaiarien arloan egin den berrikuntzarik handiena da.

 

Gasteizko aireportuak aireko garraioaren gaur egungo  eskakizunetara egokitutako terminal-eraikina izanda hartzen ditu bidaiariak. Lana 1,76 milioi euroren truke esleitu zen eta, 1980an inauguratu zenetik, bidaiarien eremuan egin den berrikuntzarik handiena da. Begoña Llarena Arabako aireportuko zuzendariak eta Denis Itxaso EAEko Espainiako Gobernuaren ordezkariak instalazioak bisitatu dituzte gaur, terminalaren birmoldaketa bertatik bertara ezagutzeko.

Egokitzapen horretaz, Gasteizko aireportuak eraikinaren bai barrualdea bai kanpoaldea berritu ditu, datozen urteetan espero den trafiko-eskaerari erantzuteko azpiegitura prest bat lortzeko.

 

Jarduera nagusiak honako hauek dira:

  • Segurtasun-kontrolen eremua zabaltzea, bidaiariek espazio eta erosotasun gehiago izan dezaten.
  • Pasaporteak kontrolatzeko gunea handitzea bagajeak jasotzeko atarian.
  • Bagajeak jasotzeko gela birmoldatzea, hipodromoak, zoladura eta ate automatikoak ordezkatuz.
  • Komunen nukleoak birmoldatzea, dagoeneko eraberrituta daudenen akabera-lerro berari jarraituz.
  • Terminalaren argitasuna handitzea, argi naturala sartzea ahalbidetzen duten espazioak irekiz. Era berean, LED luminariak instalatu dira, eraginkortasun energetiko handiagokoak, argi-potentzia handiagoa kontsumo txikiagoaz lortuz.
  • Espazio zabalagoak sortzea, itxitako lokalen ordez haur-parke bat eta atseden-gelak jarriz. Gune horiek argiagoak izan daitezen, egurrezko paramentuak ere beira bereizleez aldatzen dira.
  • Kanpoko fatxadaren irudia berritzea, bidaiarien terminalaren lur-aldea, zoladurak berritzea eta lokaletan manpara berriak jartzea.

 

Jarduera hauei esker, hemendik aurrera aireportua erabiltzen duten bidaiariek instalazio erosoa eta distantzia zein prozesu atseginak gozatuko dituzte eta, gainera, estetika eguneratua eta argiztapen nahiz  klimatizazio jasangarria izango dituzte.

Lan hauek ez dira azken aldian aireportuan egiten ari diren bakarrak. Begoña Llarena zuzendariak azpimarratu duenez, "2,2 milioi euroko bideetako obrek agerian uzten dute lau hamarkadatik gorako funtzionamendua duten instalazioak mantendu eta hobetu direla. Jarduerak bai perimetroko bideetan, bai handling konpainien ekipamenduen aparkaleku-eremua handitzeko esku-hartze oso garrantzitsuan (2.000 metro koadro berri daude erabilgarri) aurreikusten dira".

Bestalde, Denis Itxaso EAEko Espainiako Gobernuaren ordezkariak azpimarratu du birmoldaketak aukera ematen diola Arabako aireportuari lehiakortasunean irabazten jarraitzeko. "Foronda aurrera doa bere garapenean, eta horrek balio behar du Vitoria-Gasteiz, Araba eta Euskadiren susperraldi ekonomikorako, pandemiaren ostean". Itxasok gogorarazi duenez, birmoldaketari 24-ordutegia maiatzaren 20tik berreskuratzeko akordioa gehitu behar zaio. " Aireportu honen etorkizuna, hazten ari dena, etorkizun oparoa da. Espainiako Gobernuak hartutako erabakiek azpiegitura hori hobetzea ahalbidetu dute, salgaien garraioan 2020an zehar oinarrizkoa dena".

Uda honetan aireportuak Ryanair eta Binter konpainien eskutik programazio zabala eta askotarikoa du. Lehenengoa Sevilla, Málaga-Costa del Sol, Alicante-Elx Miguel Hernández, Palma de Mallorca, Colonia/Bonn eta Bergamo aireportuetara doa. Konpainia kanariarrak, bestalde, Tenerife Norte-Ciudad de La Laguna eta Kanaria Handia ditu helmuga.