Euskadin "baliabideen injekzio historikoa" azpimarratu du Gobernuak, pandemiak eragindako krisiaren aurrean antidoto gisa

Euskadin "baliabideen injekzio historikoa" azpimarratu du Gobernuak, pandemiak eragindako krisiaren aurrean antidoto gisa

04/08/2021

Euskadin 2021eko lehen seihilekoan kontuak emateari buruzko Espainiako Gobernuaren txostena

  • Denis Itxaso: "Erakunde guztien lehentasuna gure ekonomia berreskuratzea eta eraldatzea izan behar da, abian dauden industria-aldaketa sakonak aprobetxatzeko"
  • 218 milioi euro bideratu dira langile autonomoentzako eta pandemiak gehien kaltetutako sektoreetako enpresentzako zuzeneko laguntzetara.
  • 622 euskal enpresak 323,2 milioi euroko abalak lortu dituzte ICO Covid-19 linean.
  • Batez beste, hilean 42.022 euskaldunek jaso dute ABEEen luzapenaren onura
  • Euskadik 2,1 milioi txerto-dosi jaso ditu Txertaketa-planaren barruan

 

"Euskadi funtsezko zeregina betetzen ari da ekonomiaren susperraldian, eta Estatuak enpresentzat eta erakundeentzat dituen baliabideak onura ateratzen  jakin behar dugun injekzio historikoa dira". Denis Itxaso EAEko Espainiako Gobernuaren ordezkariak, era horretan ireki du aurtengo lehen seihilekoko kontuak emateko Cumpliendo txostenaren aurkezpena Donostian, Gobernuaren ekintzak autonomía erkidegoan izan duen eragina jasotzen duena. Txosten honek aztertu eta kuantifikatu egiten ditu, besteak beste, osasun-larrialdiak markatzen jarraitzen duen urteko lehen seihilekoaren ondorio ekonomiko eta sozialak ahal den neurrian arintzeko hartutako neurriak eta konpromisoak. Gobernuak pandemiari aurre egiteko ezarritako neurrien artean, honako hauek daude: enplegua babestea ABEEen bidez (127,6 milioi euro 2021eko uneren batean ABEE bati heldu dioten 42.022 euskal langileak babesteko) eta langile autonomoak babestea; aparteko prestazioak abian jartzea, adinekoak babestea; pentsioak errebalorizatzea eta enpresa-sarea defendatzea ICO abalen eta kreditu-lerroen bidez.

Joan den uztailaren 29an, Pedro Sánchez Gobernuko presidenteak Cumpliendo aurkeztu zuen dagoeneko, Espainiako Gobernu batek egiten duen ezaugarri horietako bigarren txostena (lehena presidenteak berak aurkeztu zuen 2020ko abenduan). Helburua da gobernu-ekintzaren kontu ematea herritarren aurrean, modu egokian, eta inbestiduran eta legegintzaldi osoan hartutako konpromisoak betetzean izandako aurrerapena erakustea. Gobernuaren Presidentetzak gidatu du lana eta ministerio guztiek eta Ordezkaritzek parte hartu dute.

Denis Itxasok honako hau azpimarratu zuen Cumpliendo aurkezpenean: "Espainiako Gobernua krisitik irtetea eta gure ekonomiaren eraldaketa bideratuta dago kutsu sozialaz, ‘shock’ ekonomiko horrek eragindako ubeldurek ez dezaten inolako bizitza- eta enpresa-proiekturik zapuztu". Itxasok gaineratu duenez, "erakunde guztiek bat eginda eta lerrokatuta egon behar dugu, baliabide publikoen injekzio historiko hau aprobetxatzeko helburu komun eta partekatua lortzeko asmoz gure ekonomia, abian dauden industria-aldaketa sakonen arabera eralda dadin".

Espainiako Gobernuak 1.463 konpromiso hartu ditu: horietatik, dagoeneko % 32,8 bete ditu eta 2021eko bigarren seihilekoan % 38,2ra iristea espero da. Lanean ari diren konpromisoei betetako konpromisoak gehitzen badira, Gobernuak % 93,8 aktibatu du dagoeneko.

Itxasok azpimarratu zuenez, Gobernuaren ekintzak "gure ekonomiaren susperraldia zein eraldaketa baino ez du bilatzen eta Euskadik probetxu ona ateratzeko egiaztagutunik onenak ditu. Ehunka euskal enpresa daude automobilgintzan, aeronautikan, energian, nekazaritzako elikagaien sektorean eta ekipamendu-ondasunen sektorean, adibide gutxi batzuk jartzearren, inbertsio-proiektu sendoak dituztenak, Europako funtsek eskatzen duten denbora-tartean gauzatu daitezkeenak eta eraldaketa digitaleko eta trantsizio ekologikoko bektoreekin guztiz lerrokatuta daudenak", eta Industria Ministerioak deituko dituen laguntzak eskuratzeko prest daudenak.

 

Covid-19 neurriak

Gobernuak lehen seihilekoan hartutako neurri nagusien artean, nabarmentzekoak dira Euskal Autonomia Erkidegoak herritarrak immunizatzeko txertaketa-planaren barruan jaso dituen 2,1 milioi txerto-dosiak eta zorpetzeko jaso dituen 2.480,9 milioi euroak. Bestalde, 622 euskal enpresak 323,2 milioi euroko ICO abalak lortu dituzte urtarriletik. Beraz, dagoeneko 6.737,3 milioi euro bideratu dira euskal 19.053 enpresari ICO COVID-19 linearen bidez abala ematera.

Batez beste, 42.022 euskal herritarrek jaso dute ABEEen luzapenaren onura, 127,6 milioi euro lehen seihilekoan. Gainera, 278 milioi euro erabili dira jarduerak pandemiaren eragina jasan duen langile autonomoentzako prestazioetarako: 11.122k baliatu dira laguntza horien hedapenaz. Eta beste 218 milioi euro pandemiak gehien kaltetutako sektore ekonomikoetako enpresentzako laguntza zuzenetara bideratu dira.

 

Gizarte-kohesioa

Gizarte kohesioaren atalean, 26.209 euskal herritarrek jaso dute Gutxieneko Bizi Diru-sarrera: 19.954 helduk eta 6.255 adingabek. Eta 510.657 pentsiodunek jaso dute pentsioen errebalorizazioa 2021eko KPIaren arabera handitzeko onura. Gainera, 46.502 pertsonak gozatu dute amatasun-osagarria eta/edo pentsioetan genero-arrakala murrizteko osagarriaren onura eta 119.622 enplegatu publikok izan dute ordainsarien % 0,9ko igoera.

Joan den ekainaren 1ean, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa inauguratu zen Vitoria-Gasteizen. Espainiako gizarteak biktimen aitorpena, gertatutakoa ez ahazteko eta gizartea indartsuago egiten duten balio demokratikoak eta balioak zabaltzeko.

Eta lurralde-kohesioaren atalean, Euskadiri eskumen berriak eskualdatu zaizkio honako gai hauetan: espetxeen kudeaketa, errepideko garraioak, argitalpen seriatuak identifikatzeko nazioarteko kodeak ematea (ISSN) eta Ondarroako Portuko Itsas Barrutiaren antzinako egoitza.

Gobernuak hainbat trenbide-inbertsio egin ditu, eta garatzen ari da, lehen seihileko honetan, besteak beste, honako hauek nabargarriak dira: abiadura handiko trazadura eraikitzeko 63,8 milioi euro; geltokietako hainbat jarduketatan inbertitutako 7 milioi euro, hala nola nasen arteko pasaguneak babesteko, aldiriko lineak hobetzeko eta terminal intermodaletarako sarbideak hobetzeko; 27,6 milioi euro Bilboko Zorrotza auzoko trenaren lurperatze-hitzarmenerako; beste 29,7 milioi euroko mantentze-lanak egiteko. Eta 59 milioi euro Astigarraga eta Irun arteko zabalera estandarra ezartzeko obretarako. Obra horrek 34 hilabeteko iraupena izango du eta Gasteiz-Bilbo-Donostia-Frantziako muga abiadura handiko linea berriari jarraipena ematea ahalbidetuko du:.

Trantsizio ekologikoan, autonomia erkidegoak 81,6 milioi euro jaso ditu industria-sektoreko energia-eraginkortasuneko jardueretarako, bai eta bizitegi-eraikinak eraberritzeko ere. Eta, berrikuntzari laguntzeko, beste 33,3 milioi euro Industria Garapen Teknologikorako Zentroaren (CDTI) enpresa-izaerako I+G+b  proiektuetarako laguntzetan, 70 proiektu finantzatzeko.