Trenaren Europako Urtea ospatuko dute bihar, larunbata, Irunen eta Hendaian

03/09/2021

  • Bihar, Denis Itxaso, Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariak; Mathieu Bergé, Akitania Berriko eskualdeko kontseilaria eta Mugaz Gaindiko Lankidetza eta Euroeskualdeko ordezkariak; eta Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak, beste agintari batzuekin batera,  parte hartuko dute Hendaian, Connecting Europe Express-ek Hendaian egingo duen geldialdia dela eta Espainiako eta Frantziako gobernuek Europako Batzordearekin elkarlanean antolatutako ekitaldian.

 

  • Europar Batasunak 2021ean Trenbidearen Urtea ospatzen du, trenbideak pertsonak eta enpresak lotzeko duen boterea erakusteko. Connecting Europe Express trena ospakizun honen intsignia eta konektibitatearen sinboloa da, kontinentea Lisboatik Bukarestera eta Berlindik Parisera zeharkatzen baitu.

 

Eguna:                 Larunbata, 2021eko irailaren 4a

Ordua:                 13:00

Lekua:                  Hendaiako tren geltokia (Irundik datorren trena 13: 06an  iristea aurreikusten da, eta agintarien hitzaldiak 13: 15ean hastea)