Home > Delegations > Delegations in Autonomous Communities > Government Delegation in the Autonomous Community of the Basque Country > News > Press Releases > Notas > 2021 > Mayo > Euskal museo eta jaialdi zuzendariek zein kultur guneetako arduradunek Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa bisitatu dute lankidetza-bideak bilatzeko
Delegations
- Delegations
- What is the General State Administration in the Territory?
- Legislation
- Delegations in Autonomous Communities
- Government Delegation in the Autonomous Community of Andalusia
- Government Delegate
- News
- Proyectos, Campañas e Información
- Servicios, Servicios Electrónicos y Directorio
- Government Sub-delegation in Seville
- Government Sub-delegation in Almeria
- Government Sub-delegation in Cadiz
- Government Sub-delegation in Cordoba
- Government Sub-delegation in Huelva
- Government Sub-delegation in Jaen
- Government Sub-delegation in Malaga
- Government Sub-delegation in Granada
Euskal museo eta jaialdi zuzendariek zein kultur guneetako arduradunek Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa bisitatu dute lankidetza-bideak bilatzeko
17/05/2021
- Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Ordezkaritzak bultzatu du bisita, Oroimenezko Zentroa euskal kultur zirkuituan eta panoraman txertatzeko
Euskal museo, jaialdi eta kultur guneetako zuzendariek Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa bisitatu dute Vitoria-Gasteizen, edukiak bertatik bertara ezagutzeko eta, batez ere, etorkizuneko lankidetza probetxugarria ekarriko duten lankidetza-bideak bilatzeko. Bisita EAEko Gobernuaren Ordezkaritzak bultzatu du, saiatuz "kultura gune berri honen interakzio-eremu naturala izan dadin, artearen eta ondarearen bidez bere balioak zabaldu ahal izateko", Denis Itxaso Ordezkariak adierazi duenez.
Oroimenezko Zentroaren helburua da terrorismoaren biktimek gorpuzten dituzten balio demokratiko eta etikoak babestea eta zabaltzea, biktimen memoria kolektiboa eraikitzea eta herritar guztiak kontzientziatzea, askatasuna eta giza eskubideak defendatzeko eta terrorismoaren aurka egiteko. Itxasoren ustez, Zentroa "kultur gune bizia" izan behar du eta, diziplina artistiko ezberdinen bidez, "biktimei buruzko edukiak herritar guztiei eta kultur produktuak kontsumitzera ohituta dauden biztanleria-sektore zabalei" helaraztea.
"Horretarako", gaineratu du Ordezkariak, "Funtsezkoa da Oroimenezko Zentroa aliantzak ehuntzea eta ohiko lankidetzako harremana ezartzea mota guztietako kultur zentro, museo, artxibo, ondare zentro eta jaialdiekin". Ildo horretan, bilerak Zentroaren edukiak ezagutarazteko balio izan du, lankidetzarako bideak irekitzeko eta zentro hori euskal kultur zirkuituan eta panoraman txertatzeko "Oroimenezko Zentroak", Itxasok azpimarratu du, "kultur gune bizi bihurtu behar du, programazio erakargarria izango duena. Euskadiko gainerako kultura- eta sormen-sarearekin lankidetza-kanalak diseinatzeko leku ezin hobea ".