Gobernuaren Ordezkaritzak eta Renfek gerratik ihesi doazen ukrainarren joan-etorri ordenaturako dispositiboa antolatu dute Irunen

Gobernuaren Ordezkaritzak eta Renfek gerratik ihesi doazen ukrainarren joan-etorri ordenaturako dispositiboa antolatu dute Irunen

09/03/2022

  • Denis Itxasok nabaritu duenez, “administrazioen arteko koordinazioaren eta lankidetzaren beharra ukrainar herritarrek eskubide dituzten eta hainbat erakunderen mende dauden zerbitzuak emateko”

 

EAEko Gobernuaren Ordezkaritza eta Renfek gerratik ihesi datozen eta Irundik barren gure herrira iristen diren ukrainarren mugimendu guztiak kudeatzeko dispositiboa errazi dute. Renfek bidaia-txartelaren doakotasuna eskaintzen die Iberiar Penintsulako hainbat lekutara doazen herritar horiei, bai eta herritarrak Frantziara eta, ondoren, Europako beste toki batzuetara joateko ere.

Gobernuaren Ordezkaritzak eta Gipuzkoako Ordezkariordetzak kudeatzen dute igarobide hori modu ordenatu, seguru eta arinean gerta dadin. Oraingoz, 9 herritar iritsi dira (Madril, Porto, Lisboa eta Sevillarako bidean) eta hau da “datozen egunetan fluxu handiagoa espero deneko” hasiera, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak adierazi duenez.

Halaber, Ordezkaritzak eta Renfek Gurutze Gorriaren laguntza eskatu dute herritar hauei laguntzeko eta aholkatzeko Hendaiako eta Irungo geltokien artean dauden bitartean eta mugako udalerriko geltokian dauden bitartean.

“Gaur egun”, Itxasok azpimarratu duenez, “oso garrantzitsua da erakundeen eta administrazioen arteko koordinazioa ukrainar herritar horiei zerbitzu integrala eskaintzeko, nazioarteko babeserako Europako zuzentarau aplikagarriaren arabera prestazio batzuk jasotzeko eskubidea baitute. Eskumen horiek administrazio desberdinen esku daude eta garrantzitsuena da denok lankidetzan eta koordinatuta aritzea”.

Gobernuaren Ordezkaritzak datozen orduetan joan-etorri hori areagotzea espero du. Hori dela eta, Renfek eta SNFCk koordinazio-bide iraunkor bat ezartzea adostu dute mugako operatiboek ahalik eta aurreikuspen handienaz landu ahal izateko.